Diario de Noticias de Gipuzkoa

Donostia      Bidasoa-Txingudi      Oarsoaldea      Buruntzaldea      Tolosaldea      Goierri      Urola Garaia      Urola Erdia      Urola Kosta      Debagoiena      Debabarrena      Al día

Kezka taldeak 'Koko-dantzak' berreskuratu ditu Eibarren

Taldeko kideak koko-eskean eta koko-dantzan arituko dira urtarrilaren 26an

enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

Eibar. Eibarko Kezka dantza taldeak herriko koko-dantza k berreskuratu ditu. Hori dela eta, taldeko kideak koko-dantza ri arituko dira baserriz baserri eta koko-marru konpartsa plazaratuko dute 2008ko urtarrilaren 26an, Aratosteetako aurreko asteburuan, hain zuzen ere.

Hasteko, Kezka taldeko lagunek Arrate, Mandiola eta Gorosta nekazal guneetako baserriak bisitatuko dituzte, 9.00etatik 18.00etara arte. Baserri bakoitzaren aurrean dantza emanaldia eskaini eta koko-eskea egingo dute.

Arratsaldean, berriz,Koko-dan-tza k eta koko-marruen konpartsa hiriguneko kaleetara iritsiko dira, beti ere, Aratosteetako dantza eta musika tradizionalak herritarrei erakusteko.

Edonola ere, Koko-dantzen inguruan Kezka dantza taldeak eskainiko duen proposamena urte askotako lanaren emaitza da.

"Jaien, errituen, dantzen eta tradizioen behaketa, informazio bilketa eta irakurketa lan luzearen ondoren ekin diogu Aratosteetarako proposamen berri hau lantzeari", aitortu dute taldeko lagunek.

Horrela bada, Kezkak Eibarren plazaratuko dituen Koko-dantza k eta koko-marrua k bertakoak dira, "bereziak eta nortasun propioa dutenak, baina aldi berean inauteriaren izpiritu tradizional eta europarrean oinarrituak eta testuinguru horretan bete-betean txertatzen direnak".

Taldekoen esanetan, "Eibarko Aratosteen inguruan erabili izan diren zenbait ohituretatik jaso ditugu su berria pizteko erabiliko ditugun txinpartak. Ohitura biziak ez ditugu horrenbeste ezagutu, baina Aratosteen inguruan Toribio Etxeberriak eta Juan San Martinek laga diguten ondareek balio izan digute puzzle berrirako pieza zahar batzuk ere balio zezaketela konturatzeko". >j.l.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
MIRARTECultura
EL REBOTE DE OTEIZA
Azkoitia inaugura la segunda fase de los frontones inspirados en el escultor
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Hosting |
Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |