
ETB-1 katean ikusi ahal izango den 'Héroes' telesailaren irudia. Argazkia: n.g
Bilbao. Eusko Jaurlaritzako Kultura sailak Zine gehiago+Euskara gehiago egitasmoa abiatu du, euskarazko filmak DVD formatuan eta zirkuitu komertzialetan txertatzeko asmoarekin. Ildo horretan, Heroiak telesailaren 23 atal eta 8 filme luze moldatu dituzte euskarara dagoeneko.
Miren Azkarate Eusko Jaurlari-tzako Kultura sailburua eta Andoni Ortuzar EiTBko zuzendari nagusia izan ziren, besteak beste, orain dela egun batzuk egitasmoaren nondik norakoak eta emaitzak aurkeztu zirenak. Azkarateren arabera, ekimenak bide berriak zabaldu nahi dizkio euskarazko bertsioa duten filmei. Euskarazko produktuak izatea eta hauen kontsumoa eta zabalkundea DVD zirkuituetan bultzatzea du xede Kultura Sailak abian jarritako proiektu honek.
Horren guztiaren bitartez, euskaraz bikoiztutako edota hizkuntza horretan azpitituluak dituzten pelikulak DVD euskarrian alokairu eta salmentan eskainiko dira, eta horretarako pelikulen eskubideez eta banaketaz arduratzen diren bana-tzaileekin hitzarmenak sinatuko ditu Kultura Sailak.
Urteko 40 filme euskaraz bikoiztu edo azpi-idazketak egiteko aurreikuspena du lehen bi urtetan. 2007ko aurrekontuetan, filme hauen bikoizketarako eta zabalpenerako 400.000 euroko dirua aurreikusi dute, Jaurlaritzak Aralar legebiltzar taldearekin hitzartutako emendakin baten bitartez eta 2008. urtean, gutxienez, beste horrenbeste erabiliko da.
Zine gehiago+Euskara gehiago ekimenaren lehendabiziko emai-tzak. Salgai jarri ondoren, bigarren alokailuaren bidea hartuko dute. Besteak beste honako filme hauek jarriko dira eskuragarri: Universal etxearen Heroiak telesailaren ordubeteko 23 atal; Tripictures etxearen Number 23 eta Fur (Obsesio baten erretratoa) pelikulak; New World etxearen Arthur and the Minimoys ; On Picturesen Casandra's Dream ; eta Filmaxen 88 minutes , The Contract eta Rob B Hood .
Pelikula hauek guztiak eskuragarri daude jada, eta oraindik ez daudenak datozen astetan ailegatuko dira saltokietara.
Hala ere, datozen hilabeteetan egitasmo honen barruko eskain-tza zabalduko da. Zinema areto komertzialetan estreinatutakoak izan beharko dute egitasmo honen baitan hartuko diren pelikulak. Euskarara bikoiztuta eta euskarazko azpitituluekin jarriko dira DVD formatuetan beste hizkun-tzetako bertsioekin batera erosketarako eta ondoren, alokairuko zirkuituetan txertatuko dira ohiko zabalbideetatik, zinema etxeekin adostuta, euskaraz ere direla argi azalduz.
Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak produktu hauen zabalpena egingo du, EiTBren laguntzarekin. Egitasmoaren kudeaketarako Kultura Sailak Euskal Irrati Telebistaren lankidetza du zinema alorreko enpresekin harremana gara-tzeko.
Zinema euskarazZine gehiago+Euskara gehiago egitasmoa Kultura sailak euskarazko pelikulak eta hauen kontsumoa heda-tzeko azken urtetan jorratu duen Zinema euskaraz programari gehitzen zaio.
Era horretan, Kultura Sailak euskaraz dauden filmak zirkuitu komertzialean txertatu nahi ditu eta pixkanaka kultura eta aisialdi kontsumo hauetan euskarazko eskaintza izatea eragin eta bide batez, euskaraz dauden filmeen kontsumo ohitura sustatzeko.
Zine-aretoetara zuzendutako filmeen kasuan, estreinaldia gutxienez lau zine-aretoetan batera egiten da. Horretarako pelikula bakoitzaren lauzpabost kopia egiten dira eta hirigune nagusietan jarri, gero, ikusgai.
Areto komertzialetan zabaldu ondoren, beste zirkuituetan, hau da, kultur etxe eta eskoletan zabaldu ohi dira pelikulak. Batez beste, euskarazko dozena bat pelikula estreinatu izan dira zinema komertzialetan urtero eta zirkuitu iraunkorrak landu ditu euskarazko eskaintza jarraitua gara-tzeko.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Hosting |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |