Diario de Noticias de Gipuzkoa

Cultura      Ocio      Cartelera      Comunicación      Televisión      Pdf

Txotxongillo Taldeak 'Printze Txikia' berpiztuko du ostegunean Donostian

haurrei zuzendutako hitzorduavictoria eugenia antzokian izango daostegunean

Enkarni Genuak eta Manolo Gomezek Saint-Exupéryren liburu ezagunenaren irakurketa "erraza" egin dute

Manolo Gomez eta Enkarni Genua, atzo Donostian.argazkia: ainara garcia

elene arrazola enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

Donostia. 65 urte igaro dira Antoine de Saint-Exupéry autore frantzesak Petit Prince obra kaleratu zuenetik, baina printze txikiaren historia inoiz baino ezagunagoa da egun. Horren islada dira mundu osoan obran oinarrituta 200 hizkuntzetara itzuli diren milaka liburuak. Baina Saint-Exupéryren magia literaturatik haratago joan da, antzerkira eta txotxongiloen mundura, esaterako hainbat obra egin baitira historiatik abiatuta.

Hildo honetan, literatura garaikideko printzipe ezagunenaren baloreak ezagutarazteko helburuarekin, Printze Txikia antzezlana prestatu dute Txotxongillo Taldeko Enkarni Genuak eta Manolo Gomezek. Haurrei zuzendutako ikuskizuna datorren ostegunean, hilaren 3an, Donostiako Victoria Eugenia antzokian izango da 18.00etatik aurerra.

"Oso historia sakona da printzipearena eta haur askok ez dute muina ulertzen. Horregatik, irakurketa errazago bat egin dugu txotxongiloen bidez", adierazi zuen Enkarni Genuak atzo donostian egin zen aurkezpenean.

Txotxongillo Taldea osatzen duen bikoteak istorioaren hiru ardatz hartu eta testua ardatz horretatik moldatu duela jakinarazi zuen. Jorratu dituzten gaiak honako hauek dira: lagunak edukitzea munduko gauza garrantzitsuena dela, adiskideak edukitzea denbora asko eskatzen duen lana dela eta pertsonak eta lekuak pertsonek maitatzen badituzte soilik direla politak.

kolaboratzaile bikaina Victoria Eugenian eskainiko duten ikuskizunerako Anne Landa akordeoilariaren laguntza izango dute Enkarni Genuak eta Manolo Gomezek. Izan ere, antzezlan musikatu bat izango da ostegunekoa.

Musikene eskolan irakasle lanetan aritzen den Landak Mendelssohn, Uruñuela, Zolotariev, Mozart eta Bach musikarien obrak joko ditu ia ordu bete iraungo duen antzezlanean. "Victoria Eugenia bezalako aretoan jotzeko plus bat eman behar genion lanari eta hori Anneren lanarekin lortuko dugu", zehaztu zuen Genuak.

Garciak, ildo honetan, Landaren lana goraipatu nahi izan zuen musikariak joko dituen hainbat obra ez zeudelako oraindik akordeoiarentzako moldatuak. "Hori gutxi balitz, Kepa Junkerak soinurako egokitu duen Maitia nun zira ere joko du jendaurrean", gehitu zuen, Junkerak hori egiteko eman zien baimena gogoratuaz.

Txotxongiloekin aditua den bikote honek beraien lana "ulergarria" izan dadin besterik ez du nahi, era horretan txikiek zein helduek momentu atsegin batetaz goza dezaten.

Hori dela eta, inork antzezlana ulertzeko arazorik izan ez dezan, sarrera 4 urtetik aurrerako haurrei gomendatu diete. "Ziurrenik guraso askok pentsatuko dute beraien seme-alabek uler dezaketela, baina ez da ohikoena eta gurasoek ez dute umeen aitzakiarik behar etor-tzeko", esan zuen Genuak.

Senar-emazteek esan zutenez, ikuskizuna 55 minutuz bakarrik luzatuko da era horretan "noiz bukatuko da?" edota "pixa egin nahi dut", tankerako esaldiak saihesteko.

Txotxongillo Taldekoek hitzordu bakarra eskainiko dute eta sarrerak 5, 7 eta 9 euro kostatuko dira. "Kafe bat edo egunkari bat kosta-tzen dena bi egunez gorde eta edozein etor liteke ikuskizunera prezio merkeak direlako", argitu zuen txantxetan Genuak.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
REAL SOCIEDAD
Polémica con Jesuli
Badiola prueba el consentimiento de Jesuli a la grabación con otro registro
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Destacados
esaldiak
LAS FRASES
"Liburuaren irakurketa erraza egin dugu 4 urtetik gorako haur guztiek uler dezaten"  enkarni genua .  Txotxongillo Taldekoa
"Anne landak Kepa Junkerak moldatutako 'Maitia nun zira' kanta joko du ikuskizunean"  manolo Gomez .  Txotxogillo Taldekoa
Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Hosting |
Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |