
Aitor Arruti, ENE sariaren oroigarria eskuetan duela, atzo Donostian.argazkia: a. garcia
donostia. Euskal Etxeko dantza tailerrean parte hartzeko asmoz gerturatu zen elkartera Arruti, orain dela ez asko. Azken lau urteotan zentroko lehendakari izatearen ardura hartu du bere gain.
Zer esanahi du zuentzat ENE saria jasotzeak?
Bartzelonako Euskal Etxea euskaldunen topaketa puntu eta festarako gune izateaz gain, batez ere euskara eta euskal kultura sustatzeko helburua duen elkartea da. Hirian euskara ikasten diharduten 500 lagunetatik 150 gure zentroan daude, ekintza kultural asko bultzatzen ditugu eta, lan handia bada ere, hori nahikoa sari da guretzat. Horretaz gain, Eusko Ikaskuntzak ENE saria emateak ikaragarri pozten gaitu. Aurrera jarraitzeko indarra ematen digu.
Zergatik sortu zuten Bartzelonan zuena bezalako elkarte bat?
Hasiera haietako askok bazkide izaten jarraitzen dute eta zera konta-tzen digute: Franco hil ondoren, Bartzelonan bizi ziren euskaldunen topagune izateko gunea sortzeko nahia piztu zitzaien. Aurretik horrelako ekimen bat bultzatzea debekatuta egongo zitzatekeen. Ranbletan mahai bat jarri zuten, ikurrina batekin, euskaldunak topatu nahian; batzuk elkartu zirenean euskal etxea sortu zuten. Piskanaka-piskanaka, topagune izateaz aparte, ekitaldiak antolatzen joan ziren eta denborakin euskara eta euskal kulturaren erreferente bihurtu da hirian.
Horrelako hiri kosmopolita batean euskara bezalako hizkuntza txiki batek bere tokia egitea lortu al du?
Oso-oso harrituta gaude. Bartzelona bezalako hiri batean mundu guztiko hizkuntza pila bat ikasteko aukera dago. Eta euskara bezalako hizkun-tza batek horrelako arrakasta izatea harrigarria da. Beste hiru erakunde ere badaude lan horretan dihardutenak - Hizkuntza Eskola eta bi unibertsitateak- eta, gainera, badakigu elkarte txiki askotan lehen zipriztin batzuk ematen direla.
Zerk pizten du horrelako interesa?
Baliteke Euska Herriaren eta Kataluniaren egoera parekoa izatea horren erantzule. Oso hiri kulturala eta kosmopolita da, baina ez da horren handia eta askok Euskal Herria erreferentzia bezala daukate. Gure txokoa sortu dugu, jende asko mugitzen da gure inguruan eta asko gustatzen zaie gure kultura.
Dena den, kaleko ekitaldietan aurpegi arraroarekin ere begiratuko dizue norbaitek, ziur asko.
Azken triki poteoan 500 lagunek hartu zuten parte Gracia auzoko kaleetan eta bertako biztanleek badakite festa hori antolatzen dugula. Kon-tzertuetan-eta kartelak jartzen ditugu. Baina beste batzuetan jendea harritu egiten da: hiriko jaietan zanpantzarrak alde zaharreko kaleetan ibili zirenean, ikustekoa zen kataluniarren aurpegia. "Hauek nondik atera dira?", esaten zuten. Gure asmoa hori da: Euskal Herriko kultura oso zabala dela erakustea. Musika arloan, adibidez, Betagarri eta SA bezalako taldeak asko etor-tzen dira Kataluniara. Baina horretaz gain gauza gehiago badaudela erakusten saiatzen gara.
Azkenaldian, baina, euskalduntasuna agertzea arazo iturri bilaka daiteke.
Zentzu horretan ez dugu arazorik izan Bartzelonan; anekdota desatsegin pare bat kenduta, gainontzean oso ondo eta miresmen puntu batekin tratatzen baikaituzte. Horrek lana errazten digu. Munduko eta, batez ere, Estatuko beste hiri batzuetan dauden euskal etxeek baino erraztasun gehiago ditugu kalera irten eta ekitaldiak antola-tzeko. Gu ez gara barrera ideologiko horrekin topatzen. Euskalduna izateak interesa pizten du. >j.i.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Hosting |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en San Sebastian |
Hoteles en Bilbao |