|

Azpeitia. Lagun Onak Mendi Bazkunak bi irteera antolatu ditu 2007. urteari amaiera eman eta 2008ari ongietorria egiteko. Honela, abenduaren 31ean Aizkorrira joango dira Azpeitiko mendizaleak eta hurrengo egunean, berriz, Erlora igoko dira.
Urteko azken eguneko irteera helduei zuzenduta egongo da eta goiz ibilaldia izango da. Otzaurte, Aizkorri eta Arantzazu bisitatuko dituzte. Partaideek 7.00etan Azpeitiko plazan egon beharko dute Otzaurtera eramango dituzten autobusak hartzeko, gero handik oinez abiatuko dira Aizkorrira eta Arantzazura jaitsiko dira eta azkenik, autobusez Azpeitira 15.00ak inguruan iristeko.
Parte hartu nahi duten pertsona guztiek abenduaren 28a baino lehenago eman beharko dute izena Eliz kalean kokaturiko Mendizaleen tabernan. Izena ematerakoan zazpi euro ordaindu beharko dira, bazkideak 5 eurogatik joan ahal izango dira eta ikasle eta langabetuek, aldiz, 3 euroren truke.
Bestalde, eta azken urteetako ohiturari jarraituz, urte berriaren etorrera ere mendian ospatuko dute Lagun Onak elkarteko kideek. Urtarrilaren 1ean herriko plazan bilduko dira 9.00etan eta Erlora igoko dira euskal presoen aldeko irteeran parte hartzeko. Mendizale guztiek argazkia aterako dute bertako gurutzean, 11.00etan, eta jarraian turroia jan eta xanpaina edateko aukera izango dute.
Lehendakari berria Lagun Onak elkarteak lehendakari berria izango du aurrerantzean. Haritz Odiozolak Maje Larrañagak utzitako postua hartuko du. >k.f.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Hosting |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en San Sebastian |
Hoteles en Bilbao |