|

Haurrak emanaldia eskaintzen iazko jaialdian.argazkia: Floreaga
Azkoitia. Eskualdeko 300 pertsona izango dira gaur Azkoitiko Gabon Kantak 2007 egitasmoan parte har-tzen. Azkoitia, Azpeitia, Zestoa eta Zumaiako hamar abesbatzek eskainiko duten ikuskizunaz gozatzeko aukera izango da. Ekitaldia Baztartxo antzokian izango da, 12.00etatik aurrera. Hasiera batetan talde bakoitzak bakarkako emanaldia eskainiko du, bi kanta abestuz, eta amaieran denak elkartuko dira.
Ikuskizuna Zumaiako Txikienak abesbatzaren emanaldiarekin hasiko da. Maria Eugenia Dovalek zuzentzen duen taldeak Lo dago gure haurtxoa eta Gabeko izar interpretatuko ditu. Ondoren, Eguzki aldetikan eta Zeruko zelaietan taularatuko ditu Zumaiako Txiki taldeak, Maria Eugenia Dovalen gidaritzapean berriro.
Olatz Zabaletak Floreaga salestar ikastetxeko haurren abesbatza zuzentzen du eta Distira eta Eguberriak kantuak eskainiko ditu taldeak.
Felipe Murillo azpeitiarrak zuzentzen duen Zestoako Amalda abesbatzak Haur kanta eta Bi gabon kanta interpretatuko ditu eta, jarraian, Baztartxora hurbiltzen direnek Adeste Fideles abestu ahal izango dute Azpeitiko Antxietako haurrekin batera. Ondoren, Arin-arin kristauak izango da en-tzungai Gloria Larramendiren taldearen eskutik. Maje Larrañagak zuzenduriko Bizkargi abesbatzak berriz, A la nanita nana eta Astoa estalpekoa abestuko ditu.
Azkoitiko Iraurgi abesbatzaren eta Ainhoa Arrieta zuzendariaren eskutik, Mary's Boy Child eta Atean kox kox abestien doinuak entzuteko aukera izango da. Parrokiko taldeak Elurra eta Haurtxoa sehaskan eskainiko ditu eta Floreagako gurasoen abesbatzak, aldiz, Belen, Belen eta Gau isila, gau donea abestiak interpretatuko ditu.
Azkenik, aurtengo ekitaldiarekin amaitzeko, abesbatza guztiek batera, Miguel Mari Azpiazuren Gabon gaba kantatuko dute, talde guztien zuzendari lanetan Ainhoa Arrieta azkoitiarra arituko da eta Leire García eta Maria Odriozola izango dira bakarlariak.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Hosting |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en San Sebastian |
Hoteles en Bilbao |