Diario de Noticias de Gipuzkoa

Donostia      Bidasoa-Txingudi      Oarsoaldea      Buruntzaldea      Tolosaldea      Goierri      Urola Garaia      Urola Erdia      Urola Kosta      Debagoiena      Debabarrena      Al día

Gaur zabalduko dituzte umeei zuzendutako Gabonetako haur parkeak

Azpeitiko jolastokia Izarraitz pilotalekuan kokatuko da eta Azkoitikoakiroldegian

Haurrak Azpeitiko parkean jolasten.argazkia: k.f.

enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

Azpeitia. Udaleko Gazteria sailak, Iturri Txiki eta Txiki Txoko ludotekek eta Zapo Txoko gaztelekuak elkarlanean Gabonetako Haur Parkea jarriko dute gaur abian Izarraitz pilotalekuan eta urtarrilaren 4ra arte zabalik egongo da.

Arratsaldez bakarrik irekiko dute, 16.00etatik 20.00etara, eta bi egunetan itxiko dute, abenduaren 31ean eta urtarrilaren 1ean hain zuzen ere. Bestalde, eta urtero bezala, begiraleak egongo dira haurrak zaintzeko. Aurtengo parkean guztira sei jolas desberdin jarriko dituzte: zezen mekanikoa, mendi puzgarria, dortoka, balea eta ludoteka puzgarria.

Azken urteetan Gabonetako Haur Parkearekin izandako esperientzia oso ona izan dela nabarmendu zuten egitasmoko arduradunek eta aurten ere berdin izatea espero dute.

Zozketa Azkoitian Azkoitiko Udalak eta Gazteria sailak ere gaur zabalduko dute Gabonetako Haur Parkea. Azkoitian Zubiaurre kiroldegian ezarriko dituzte jolas eta ekintza desberdinak. Adin guztietako haurrei zuzendutako puzgarriak eta tailerrak izango dira, besteak beste.

Parkea 11.00etatik 13.00etara eta 16.00etatik 20.00etara egongo da irekita eta egunero zozketa berezi bat egingo dela adierazi zuten arduradunek. Honela, sartzen den ume bakoitzak zenbaki bat izango du eta egunaren amaieran, zozketako irabazleak sari bat jasoko du. Egunero zozketa egingo dute. >k.f.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
MIRARTEHumorista
BERTO ROMERO
"En tiempos de crisis, la gente apuesta por refugiarse en la risa y el teatro"
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Hosting |
Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en San Sebastian | Hoteles en Bilbao |