|

zizurkil. Zizurkilgo Udalak Ubare auzoaren urbanizazio lanak eslei-tzeko lehiaketa deitu du 1.566.814 euroko gehieneko aurrekontuarekin. Auzoa biziberritzeko lanak Eusko Jaurlaritzako Ur Zuzendaritzak Oria ibaia bideratzeko dagoeneko abian dituen lanekin batera gauzatuko dira.
Auzoa berrurbanizatzea eta ekipamendu modernoak jartzea, eta aisialdirako eta jolaserako berdeguneak eratzea da Udalak gauzatu nahi duen jarduera honen helburua.
"Behar-beharrezkoa da Zizurkil eta Villabona artean kokaturiko auzo honetan gauzatu nahi den proiektua, urte askotan ahaztuta egon den auzoarentzat konponbide bat eta hobetzeko aukera paregabea eskaintzen duelako", azaldu zuen Zizurkilgo alkateak, Maria Angeles Lazkanok.
Eskabideak aurkezteko epea irekita dago, eta urtarrilaren lehenengo hamabostaldia igaro arte luzatuko da. Lan hauetan interesatuta dauden enpresek Zizurkilgo Udaleko erregistro orokorrean entregatu behar dute eskaturiko dokumentazio guztia. Bulegoaren ordutegia astelehenetik ostiralera bitartekoa da, 9.00etatik 14.00etara. >m.s.s.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Hosting |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en San Sebastian |
Hoteles en Bilbao |