Diario de Noticias de Gipuzkoa

Iritzia

Anerentzat baloia, Ikerrentzat sukaldetxoa

por alfre elgezabal burgos enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

o LENTZERO eta Baltasar ate joka ditugun garaia usaintzearekin batera askok GPSaren beharrik gabe dendetarako bidea hartzen dute zuzen-zuzenean. Gaur egungo gazteen belaunaldia eta eurena etengabe alderatzen dabiltzan guraso helduek opariak erosteari ekingo diote. Sasoi honetako kontsumorako joeren eztabaidetan sartu barik zenbait erosketek ekar ditzaketen ondorioei erreparatzea ezinbestekoa da. Txiki-txikitatik ikusi, jaso, entzun eta barneratzen duguna sarritan gure etorkizuneko jarrera eta jokabideen hazia bihurtzen dabil. Hori dela eta gabonetan erositako jostailu eta jokoek ez liokete hazi horri pestizidarik bota beharko. Begizta dizdiratsuekin eta koloretako paperekin kamuflaturiko zenbait oparik ez lukete indarkeriari, xenofobiari edota generoari begira ezarritako etiketen pizgarri izan beharko. Ez lukete… baina batzutan badira. Gizarte honek bizi duen izurriterik larrienetarikoa hedabideek eta publizitateak igorritako mezuak filtratzen ez jakitean datza. Begi edo belarrietatik hurbil iragazkirik ez edukitzeak negargarriak izaten diren ondorioetara garamatza askotan. Vogue aldizkariaren azalerako izar izan daitezkeen panpinei buruzko iragarkietan Saioa, Olga, Miren edo Patricia izango dira protagonistak; Irakera joateko deia jaso dezaken pistoladun azken gerlariaren argazkia azalarazten duen katalogoan protagonistak Koldo, Mikel, Alex edo Arkaitz izango dira. Ez lukete… baina batzutan badira. Ume eta nerabeek heziketa osoa eduki dezaten ikastetxeak, senitartekoak eta aisialdi taldeak izaten dira protagonista. Gazteriaren Kontseilu honek barneratzen duen elkartegintzaren munduak, genero berdintasunean edo bakerako heziketan oinarrituta, gabonei begira hainbat salaketa eta informazio kanpaina egin izan ditu. Hau gutxi balitz ikastaroak, liburuak, material didaktikoa, jolasak... argitaratu dituzte. Azken hauek, batez ere antimilitaristak eta bakezaleak diren elkarteetatik zein astialdirako eskola edo koordinakundetatik abiatutakoak. Heziketa oso baterako ezinbestekotzat jo ditugun hiru adarretariko batek kale egindakoan 18-25 urte dituen gazte batek errotuta dituen jarreratan nahi ez ditugun zantzuak antzeman ditzakegu. Azkeneko egunetan adin txikikoei leporatutako delituek gora egin dutela jakin dugu, era berean hain urrun ez dugun azaroaren 25ak argi utzi digu nerabeengan hezkidetza ahalik eta lasterren hedatu beharreko kontzeptua dela. Izan ere, gero eta gehiago dira emakumeen aurkako indarkeria kasuetan 30 urte baino gazteagoak diren erasotzaileak. Arnasten dugun airean zinez errotuta dauden gizonaren sendotasuna eta emakumearen ahultasuna legezko etiketek, birusen antzera gaixo gehiago kutsa ez ditzaten, Alaitzi edo Sergiori aurten oparituko dizkiegun joko eta jostailuei buruzko hausnarketa txiki bat egitea komeni da. Iratik futbolerako grina azaltzen badu marimutil bihur daitekela usteko du gaur egungo gazteen belaunaldia eta eurena etengabe alderatzen dabilen aita edo ama helduren batek; Josuk, ordea, jaten eman eta ilea orraztu behar zaion panpin batenganako zaletasuna erakusten badu pertsona berak maritxu esango dio. Funtsik bako leporatze hauek etengabeko alderaketetan dabiltzanen sasi-beldurrak estaltzea baino ez dute helburu. Etiketarik gabeko eta berdintasun oso baterantz garamatzan gizarteari gure leihoak zabal diezazkiogun, mesedez, tajuz eta arduraz hartu egizue arkatza zein luma Olentzero edo Baltasarri enkarguak egiteko eskutitza idaztean.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
MIRARTEHumorista
BERTO ROMERO
"En tiempos de crisis, la gente apuesta por refugiarse en la risa y el teatro"
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Hosting |
Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en San Sebastian | Hoteles en Bilbao |