Diario de Noticias de Gipuzkoa

Donostia      Bidasoa-Txingudi      Oarsoaldea      Buruntzaldea      Tolosaldea      Goierri      Urola Garaia      Urola Erdia      Urola Kosta      Debagoiena      Debabarrena      Al día

Zarauzko eragileek euskararen biziraupena aztertzeko bilera egingo dute gaur gaztetxean

'Euskarastea' ekimenaren baitan antolatu dute 19.00etan izango den elkartrukerako hitzordua

enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

zarautz.Urola Kostako Hitza k, Zarauzko AEKk eta Xakela gaztetxe asanbladak Euskarastea ekimena antolatu dute aste honetarako. Euskararekin kezkatuta dagoen jendea biltzea da beraien helburua. Horretarako hainbat ekitaldi antolatu dituzte eta larunbatean amaituko dira.

Azken egunetan hitzaldiak eskaini badituzte ere, Euskarastearen ekintza nagusia gaur izango da. Zarauzko eragileekin bilera irekia egingo dute 19.00etan Putzuzulo gaztetxean. "Euskararen biziraupenak eta erabilerak kezkatzen gaituen herritarrak elkarrekin egotea da helburu nagusia, eragile bakoi-tzaren egoera eta ikuspegia zein den ezagutuz", azaldu zuten antolatzaileek prentsa ohar baten bidez. Elkartrukerako gunea sortu nahi dute. Horregatik herriko eragile eta herritarren ahalik eta partehartze handiena nahi dute.

Hitzaldietan Euskal Herriko pentsalarien eta burutzen ari diren ikerketen berri jakin dute bizilagunek eta gaurkoan, gaia sakon-tzeko aukera izango dute. "Soziolinguistikako Klusterrak egindako azken ikerketaren arabera, Euskal Herriko biztanleen %14,2k soilik erabiltzen du euskara. Gipuzkoa da lurralde guztien artean gorakada handiena izan duena, baina inguruko beste guztiek ez dute joera positiborik erakutsi. Datuek argi erakusten dute euskararen etorkizunak eta biziraupenak ziurtatu gabe jarraitzen duela. Euskararenak eta euskaldunonak", nabarmendu zuten antolatzaileek.

"Umorea eta alaitasuna" tresna gisa hartuta asteburuan kopla txapelketa, Santo Tomas eta kontzertua eskainiko dituzte. >a.l.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
MIRARTECultura
BERGAMÍN
Amigos del poeta José Bergamín reivindican su figura como escritor
UN VERANO MUY NUESTRO
ZEANURI CONSERVA GRANDES VESTIGIOS
El túnel del tiempo
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |