|

Famili bat Gabonak ospatzen 1929an.argazkia: utzitakoa
zarautz. Pasa den apiriletik Zarauzko oroimen historikoaren berreskurapena sustatu nahian dabil Zarauzko Arte eta Historia Museoa. Herritarren partehartzearekin Zarautz zure oroimenean erakusketa antolatzea lortu zuten museoko arduradunek. Erakusketa Sanz Enean egon zen bitartean, tailer bat ere eskaini zuten eta helburua jendearen gogoetak, kontakizunak, argazki zaharrak, dokumentuak... biltzea izan zen.
Erakusketa bukatu eta gero, Zarautz Zure Oroimenean proiektuan murgilduta jarraitzen dute arduradunek. Gabonetarako ere hainbat ekintza antolatu dituzte. Alde batetik, zarauztarrek egiten ari direnaren berri izan eta, bide batez, parte hartu dezaten.
Gabonetako lehen ekimena gaur izango da. 18.30etik 19.30era Zarautz Gabonetan izenburua izango duen mahai ingurua egingo dute kale Nagusian dagoen Euskalduna tabernan. Mahai inguruaz gain, urtarrilean zehar hainbat topaketa egingo dituzte eta proiektuaren arduradun batek argazki zaharrak eramango ditu eta interesatuta daudenekin Zarauzko eraldaketari buruz arituko da, bizilagunek lanaren berri izan dezaten.
Bestalde, hainbat pertsonek emandako eta lehendik Udal Argazki Artxiboan zeuden argazkiekin, 2008 urteko egutegia kaleratu du Zarauzko Arte eta Historia Museoak. Nahi duenak museoan bertan doan jasotzeko aukera izango du. >a.l.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |