Diario de Noticias de Gipuzkoa

Donostia      Bidasoa-Txingudi      Oarsoaldea      Buruntzaldea      Tolosaldea      Goierri      Urola Garaia      Urola Erdia      Urola Kosta      Debagoiena      Debabarrena      Al día

Adin guztietarako aisialdi ekitaldiak antolatu ditu Azkoitiko Udalak Gabon egunetarako

Lehiaketak, kantak, pailazoak eta animazioaizango dira, besteak beste, herriko kaleetan zehar

enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

Azkoitia. Haur, gazte eta helduentzako ekintza ugari eta desberdinak izango dira Azkoitiko Gabon egunetan herriko Gazte Informazio Bulegoak, Abarketatxo ludotekak, Azokako merkatarien elkarteak, Eroskik eta Udaleko Kultura sailak antolaturiko agenda bateratuari esker.

Honela, larunbatean Azoka plazako elkartearen eskutik gaztaina janez gozatzeko aukera izango da 10.00etatik aurrera eta 11.00etan, berriz, Olentzeroren bisita izango dute herriko haurrek. Eguerdian, Floreaga eta Xabier Munibe ikastetxeetako ikasleekin eginiko Merkatu plazaren inguruko kartel lehiaketako sari banaketa egingo dute.

Musikak ere izango du bere txokoa egun hauetan, izan ere, igandean Gabon Kantak jaialdia izango da 11.00etatik aurrera Baztartxon eta astelehen goizean, aldiz, musika bandak kalejira egingo du. Arratsaldean, Iraurgi abesbatza Atzegi fundazioko kideekin aterako da kantari herriko kaleetan zehar eta lortzen duten diru guztia Atzegirentzako izango da.

Egun berean, 11.00etan herriko saltokietako erakusleihoen sari banaketa egingo dute eta 13.00etan, aldiz, jaiotza eramangarriena. Pirritx eta Porrotx pailazoek Eskerrik asko antzezlana eskainiko dute Baztartxo antzokian abenduaren 26an. Guztira bi emanaldi izango dira, lehenengoa 16.30ean hasiko da eta bigarrena, berriz, 18.30ean.

"San Andres jaietan kale animazioa prestatuta genuen, baina eguraldi txarra zela eta ezin izan zen egin eta, horregatik, Goloka Park taldea herriko kaleetan izango da abenduaren 29an", azaldu zuen Azkoitiko Udaleko Kultura zinegotzi den Kontxi Larrañagak. Urtea amaitzeko, musika bandak kalejira eta kontzertua eskainiko ditu Kon-tzejupean.

"Ezin da esan herrian ez denik ekitaldirik izango Gabonetako egun hauetan, ea modu honetan, herritarrak Azkoitian bertan gelditzen garen eta egin beharreko erosketak bertan egiten ditugun, herriko merkataritzari laguntza eta bultzada bat emateko", adierazi zuen Larrañagak. >k.f.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
MIRARTECultura
QUINCENA
Petra Lang y Ben Heppner actúan hoy con la ONE en el Kursaal
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |