Diario de Noticias de Gipuzkoa

Donostia      Bidasoa-Txingudi      Oarsoaldea      Buruntzaldea      Tolosaldea      Goierri      Urola Garaia      Urola Erdia      Urola Kosta      Debagoiena      Debabarrena      Al día

Azpeitiko 'Txapel' bertsolaria omenduko du gaur Erniarraitzek

Lehen mailako gipuzkoarrek parte hartuko dute Betharram aretoko saioan

Ekitaldia 22.30etan hasiko da eta Haritz Etxeberria 'Ministro' herritarrak aurkeztuko du

Jokin Uranga bertsolaria Amets Arzallus eta Aitor Mendiluzerekin Azpeitiko plazan, iazko San Tomas egunean.argazkia: k.f.

Kristina Fernández enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

Azpeitia. Erniarraitz bertsozale elkarteak antolaturik, Txapel bertsolari azpeitiarraren omenezko jaialdia egingo dute gaur iluntzean Betharram ikastetxeko areto nagusian. Emanaldia 22.30etan hasiko da Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Jon Maia, Aitor Sarriegi, Jokin Uranga eta Uxue Alberdi bertsolarien partaidetzarekin eta Haritz Etxeberria Ministro herritarrak aurkeztuko du.

Txapel , Azpeitiak eman duen bertsolari onenetakoa izan da eta 1969. urteko maiatzaren 1ean hil ondoren, herriak omenaldi bat eskaintzen dio urtero, hasiera batetan Lagun Onak Mendi Bazkunaren bidez eta azken sei urteotan, berriz, Erniarraitz elkartearen eskutik.

Urte hauetan zehar, Txapelen omenezko izena galdu egin zuen jaialdiak, Azpeitiko bertsolarien izena hartuz. "Guk Txapelen omenezko izena berreskuratu nahi izan genuen hala hasi zelako. Herriko bertsolari handi baten izena gogoratzeaz gain, ordea, bertsolaritzaren inguruan biltzeko eta Euskal Herriko elitezko bertsolariak ezagutzera emateko aitzakia ere bada", azaldu zuen Erniarraitz elkarteko lehendakari den Laxaro Azkunek.

Aurtengo emanaldian ere lehen mailako taldea biltzea lortu dute, Egaña, Maia, Sarriegi eta Lujanbio bezalako bertsolariei esker. Gainera, Jokin Uranga azpeitiarrak ere parte hartuko du eta Uxue Alberdi lehenbizikoz izango da herrian. "Egaña urtero izaten dugu, txapelduna eta oso ona da eta besteen maila handitzen duen horietakoa da. Sarriegi eta Alberdi, berriz, lehenbizikoz izango dira Azpeitian. Sarriegi Gipuzkoako txapelketako finalera puntu gehienekin iritsi da bere merituz eta Alberdi bertsolaritzan sortu den sorpresa berria dugu. Lujanbio eta Maia gutxitan izan dira eta aukera ederra izango da", gaineratu zuen Azkunek.

Herriaren harrera beroa izaten duen arren, Euskal Herriko txapelketa aurreko asteburuan jokatu izanak, gero eta entzule gehiago hurbilduko direla uste dute antolatzaileek. "Horrelako txapelketa garrantzitsuen ondoren jende asko mugitu izan da beti. Bertsoa jendearen ahotan izateak erakarmen puntu hori pizten du nolabait, eta nik behintzat, espero dut horrela gertatzea gaur", amaitu zuen Erniarraitzeko lehendakariak.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
MIRARTECultura
ZINEMALDIA
Son presentadas las 14 películas de la sección Horizontes Latinos del festival
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Destacados
LA FRASE
Jon Maia, Aitor Sarriegi, Maialen Lujanbio eta Andoni Egaña arituko dira, besteak beste
Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |