|

Herritarrek Ordiziako plaza nagusian ospatu zen atzoko azokan.argazkia: a.a.
ordizia. Atzo asteroko azokan eguberri giroa nagusitu zen saltzaile eta erosleen artean. Bertara hurbildu zirenek Gabonei begira buru-tzen zituzten beren erosketak eta produktu nagusienak pazko lorea, pinua eta errezil sagarra izan ziren berriro ere merkatuan.
Azken egun hauetako izozteek behintzat ez zuten kalte handirik egin inguruko baratzetan, baina saltzaileen artean bazen hotzagatik galeraren bat edo beste jasan zuenik. Esate baterako, Kontxi Aiestaran Alegiko saltzaileak adierazi zuenez, "izotzak asko galdu du dena".
Atzoko merkatuan produktu oparoena errezil sagarra izan zen. Hau, 2 eurotik 8ra bitartean topatu zuten erosleek, aurreko astean baino euro bat garestiago. Amaia Alkorta idiazabaldarrak aipatu moduan: "konpota egiteko erabiliena da Errezila eta ondoen saltzen dena garai honetan. Dena den, bella de bosco delakoa ere erabiltzen dute horretarako eta nahiko ondo saltzen dugu hemen".
Aurreko astean baina jende gehiago zegoen atzo Ordiziako plaza Nagusian. Eta Eguberriak gerturatzen ari direnez, Pazko loreak bere garrantzia aspimarratu zuen. "Oraindik ez dabil jende asko goiz delako, baina antzematen da eguberri bezpera dela, pazko lorea ondo saltzen ari da eta", aipatu zuen Eugeni Agirretxe Berrobiko saltzaileak. Erosleen artean ere, baziren erosketak egiten aurreratu zirenak, Ordiziako Arxantxa Begiristainek azaldu moduan: "Gazta eta berdura erosi ditut gaur, pazko lorea urreko astean erosi bainuen". Ondo saldu ziren produktuen artean aipatzekoa da baita ere, fruitu lehorrek eta berdurek izan zuten arrera. Aipatu, bi produktu hauek beren prezioa mantendu zutela aste osoan zehar.
Bestalde, kanpoko produktuei dagokionean, ananak izan zuten prezio aldaketa nabarmenena, pasa den astean 2,25-2,50 eurotan zeuden eta aste honetan, aldiz, 3-3,50 eurotan. Kardua, ostera, 3,50 eurora jaitsi zen atzoko merkatuan.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Hosting |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |