|

Urnieta. Aurreko urteetan egin izan duen bezala, Urnietako Iñistorra Euskaltzaleen Biltzarrak 2008. urteko argazkien egutegia argitaratu du, urnietarrek utzitako argazki berriez hornitua.
Orotara 400 ale kaleratu dituzte eta egunotan eskuratzeko modua izango dute hala nahi duten urnietatarrek.
Egutegia salgai jarriko dute egunotan ohiko saltegietan, hau da, Iñistorra Biltzarraren egoitzan -San Juan plaza 9, behea- Lekaio Kultur Etxean, Urnieta frutadendan eta Mujika janaridendan. Egutegiaren prezioa 3 eurokoa da.
Egutegia eta liburua Santo Tomas egunean, Jakutegi plazan egingo den azoka festan Iñistorra Biltzarrekoek eta Aiurri astekarikoek saltokia jarriko dute, eta bertan argazkiez osatutako egutegia erosi ahal izango da, baita Urnietako Erretratu Zaharrak liburuaren azken aleak ere. Horren harira, 50 ale inguru baizik ez direla gelditzen ohartarazi dute.
Egutegiarekin jarraituz, aurten, funtsean, Berrasoeta baserriko Alkain-Elosegi familiaren, Goikoetxea baserriko Ikutza-Arindarren, Ormazarretako Belauntzaran-Kortaditarren, Bentako Minertarren argazkiak eta Mari Karmen Unanue Ugaldek utzitakoak izan dira egutegian sartu dituzten argazkiak.
Iñistorra Biltzarreko kideek adierazi dutenez, hurrengo urteetan egingo dituzten lanetarako urnietarrik baldin bada argazkirik utzi nahi duena, Biltzarreko arduradunekin harremanetan jarri edo elkartearen egoitzatik pasa besterik ez du. >A.I.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |