
Joxe Mari Arregi.argazkia: g. estrada
oñati.Orain arte frantziskotarrek kudeatzen zenuten Arantzazu eta orain, zein aldaketa ekarriko ditu zuentzat Fundazioa sortzeak?
Fundazioa martxan jartzearekin dena aldatuko da, Gandiaga I eta II eraikinei dagokienez batez ere. Eliza eta inguru haiek geuk kudeatuko ditugu, beti bezala, baina hemengo guztiarekin bakarrik ezin genuen, ez genekien. Fundazioarekin lan talde batzuk sortuko dira, kultura lantzeko, artea, parketxea. Erabat aldatuko da. Hemendik lau urtera gaur sinatutakoa betetzean lan berria sortuko da, interesgarria izango da. Espero dugu orduan abiada handian egotea orain hasiko dugun hau.
Gandiaga II eta parketxea eraikitzeko planak aurreratuta daude jada?
Proiektuak hor daude, parketxearena eta oso aurreratuta dago, berehala hasi behar dugu lanean. Gainera, konturatu gara ingurunean izugarrizko baliabideak dauzkagula. Hor azpian, plazoleta azpian dago Oteizak katedrala dei-tzen ziona, izugarrizko zuloak. Gure arkitektoek hor altxorra dagoela esaten dute, gauza asko egin daitezkeela.
Proiektuak bai, baina dirua falta zenuten, orduan, horiek aurrera eramateko?
Hori da. Orain hitzarmena sinatu dugu eta Batzar Nagusietan aurrekontuak onartzean ikusiko dugu, nik uste dut Arantzazurentzat partida bat edukiko dutela eta gure bidea hori izango da.
Hurrengo lau urteetan, beraz, zein izango da zuen lana?
Guri tokatzen zaiguna fede mundua ondo landuta edukitzea da. Desafio handiak dauzkagu aurretik. Aran-tzazura ez dira sinesdunak bakarrik etortzen, bila dabilen jendea ere badator, eta haiei lagundu nahi genieke. Elizaz gain, 2012an nik irudikatzen dut Arantzazu jendea erakarriko duten lan talde batzuekin eta, batez ere, kultura munduan gauzatzeko proiektu konkretuekin. Ez dut harrokeriarik esan nahi edo gehiegi amestu nahi, askotan kolpe ederrak hartutakoak baikara, baina zerbait aterako dugu aurrera. Herriaren alde.
Lau urte hauetan proiektu horiek gauzatu eta ondoren ere jarraitzeko asmoa al du Fundazioak?
Nahiko genuke. Foru Aldundia dago Fundazioan eta indar politikoen aldaketak izan daitezke, baina ez bakarrik orain Aldundian daudenekin, beste partiduekin ere egonak gara gu eta denek ikusten dute Arantzazu gune egokia eta berezia dela. Beraz, lau urte hauen ondoren ere aurrera joango dela uste dugu. Bestela alferrik gabiltza. >a.z.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |