Diario de Noticias de Gipuzkoa

Ziritik

Eta gehiago

por Xabier Euzkitze enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

A
znarrekin hasitako bidea izan arren, Zapateroren agintaldian egin du aurrera makrosumarioak, eta bi gobernuek zirkinik egin gabe onartu dituzte prozesuaren gehiegikeria guztiak. Ekin eta Xaki ETAren barne muina, erraiak direla jakinarazi digu epaiak. Baina sumarioak inguru zabala, izugarri zabala hartu du, bereizketarik gabe hasieran susmagarri eta gero gaizkile jo ditu denok ezagutzen ditugun hainbat pertsona, baina ez atentatuak prestatzeko egindako bilera klandestinoetatik, kulturaren eta hizkuntzaren bultzatzeko mugimenduetatik baizik. Batzuk bietan izan daitezke partaide, ez dezaket ezetzik esan.

Neure errugabetasunean adina sinesten dut, ordea, epaiak terrorista jo dituen beste hainbatenean ere. Ikusi baitut kondenaturiko batzuek zer nolako erantzuna eman izan duten indarkeriaren aurrean, bai baitakit inondik ere ez direla leporatu zaizkien delituen egile. Badakigu zer nolako bermeak eskaini dituen prozesuak, ikusi dugu zer nolako oinarri juridikoak izan dituen, eta amorrazioaz eta ulertu ezinaz haratago, izua eragiten du.

Brasildar batek kontatu zidan zer sentitzen den Rioko karriketan beldurrez zoazela poliziak geldiarazi eta haren xantaiaren biktima izatera pasatzean. Ustez beste ba-tzuk dira gaizkileak, eta polizia da ustezko arrisku horietatik babestu behar gintuzkeena. Noren aurrean salatu behar duzu halakorik? Zer sinesgarritasun emango diote kaleko gizagaixo baten salaketari, salatua polizia denean? Ba al dago hori baino sentipen izugarriagorik? Nahi gabe, eta konparazio zentzugabeetan sartzeko intentziorik barik, Brasildar hark sentitu zuenaren an-tzeko zerbait sentitu dut neuk ere. Justizia izenekoan sinesteko argumentu gutxi ematen digute aspaldion judikaturaren jarrera eta jokabideek. Jazarpen hau salatzeko kanpaina abian jarri zutenek arrazoi zuten horretan. Ez dira 18, ez 98, gehiago baizik. Askoz gehiago, ia denok

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
MIRARTEHumorista
BERTO ROMERO
"En tiempos de crisis, la gente apuesta por refugiarse en la risa y el teatro"
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Hosting |
Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en San Sebastian | Hoteles en Bilbao |