Diario de Noticias de Gipuzkoa

Cartas al Director

Bidegabeki prozesatua, kartzelaratua eta kondenatua

enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

Abenduaren 3az geroztik, Soziolinguistika Klusterrean Olatz Altuna lankidea falta da bere aulkian. Eta ondoan falta zaigu guri. Orain atxilotu egin dute eta, aurretik, urte eta erdiz Madrilera astero-astero joatera behartua izan da, bere eguneroko bizitza profesionala eta pertsonala hankaz gora jarriz.

Bere aldamenean urtetan zehar lan egin dugunok erabateko konbentzimendua dugu Olatz bidegabeki izan dela prozesatua, kartzelaratua eta kondenatua. Konbentzituta gaude Olatzek ez duela leporatzen zaion inolako ekin-tza zigorgarririk egin, eta epaiketa luze eta bidegabean zehar ere hala erakutsi da. Soziolinguistika Klusterrean ez gara abokatuak: soziologoak gara, filologoak… Baina horretan aritu diren abokatuek oso argi adierazi dute. Horra Iñigo Iruin eta Ángeles López abokatuen aipu bana:

Terrorismoaren kontzeptu hedakor honekin, Auzitegi Gorena "mugarik gabeko zigor zuzenbidea" sortzen ari dela ohartarazi zuen Iruinek, eta legaltasunaren printzipio funtsezkoaren oinarriak urratzen ari dela. "Zigor tipo ireki, zehaztugabe eta elastiko hauek terrorismoaren aurkako legeriaren salbuespenezko izaera hedatzen dute". (2007/02/23, Berria )

"Respecto a la Fundación Joxemi Zumalabe, resaltar que nunca creí ni que sus objetivos ni su dinámica fueran delictivos y, después del juicio, tengo la certeza. En justicia, debía haberse retirado la acusación al resto de los imputados de la Fundación y, ya que no ha sido así, confío en que el tribunal, ante la falta de prueba inculpatoria, dicte una sentencia absolutoria". (2007/02/06, Ángeles López abokatua)

Sententzia ez da absolutorioa izan. Alderan-tziz. Euskal Herria erreferentziatzat hartuta lan egiten duen erakunde oro espainiar epaileen mehatxupean jartzea ekarri du. Lan egiteko ikuspegi hori erabat zilegi da alde guztietatik, eta euskal herritar zein erakunde orori dei egiten diogu aukera hori babestera, norberarena izanda edo izan gabe.

Soziolinguistika Klusterrean argi dugu prozesu honetan edozein hiritarri zor zaizkion eskubideak goitik behera urratuak izan direla eta, beraz, Olatzen familiako eta ingurukoei gure elkartasuna adierazteaz bat, berehala aske utz dezaten eskatzen dugu.

Pablo Suberbiola

Soziolinguistika Klusterreko zuzendaritza kide eta bulego kideak

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
MIRARTEHumorista
BERTO ROMERO
"En tiempos de crisis, la gente apuesta por refugiarse en la risa y el teatro"
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Hosting |
Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en San Sebastian | Hoteles en Bilbao |