Diario de Noticias de Gipuzkoa

Cultura      Cartelera      Comunicación      Televisión      Pdf

Herri kantak eta jazza uztartu dituzte bigarren aldiz tolosarrek 'Umama 2' diskoan

'umama!'ren jarraipena bultzatu dute hodeiertz abesbatzak eta musika laukote batek

E. Azurza, J. Zeberio eta G. Tejada, atzo Donostian.argazkia: iker azurmendi

elene arrazola enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

Donostia. Juantxo Zeberio piano-jotzaile tolosarrak Hodeiertz abesbatza eta jazz laukote batekin ekoiztu duen Umama 2 proiektua aurkeztu zuten atzo Donostian. Disko berria duela lau urte plazaratu zuten Umama! lanaren jarraipena da eta ondorioz, musikari eta abeslari berdinek hartu dute parte ekimenean. Emaitza Euskal Herriko kanta herrikoien eta jazzaren fusioa izan da. Hori dela eta, koru, jazz eta herriko kantak jarraitzen dituztenen gustukoa izatea espero dute bultzatzaileek.

Bonberenea Ekintzak kultur proiektuak plazaratu duen diskoa "berritzailea" dela adierazi zuen atzo Zeberiok, izan ere, "gauza berezi eta ez ohikoa da gutxitan nahasten baitira jazza eta abesbatzak". Hala eta guztiz ere, lan handia egin behar izan dute musikariek Umama2 aurrera atera-tzeko kide guztiek beste proiektu batzuetan parte hartzen baitute. Gainera beste askok, musikatik haratago doazen lanbideak dituzte. Ondorioz, urriko bigarren asteburu osoa eman zuten grabaketa lanetan Elkarrek Donostian dauzkan estudioetan. "Tentsio handia izan genuen ostiraletik igandera abesti guztiak grabatu behar genituelako, baina freskotasun handia egon zen eta prozesua ondo joan zen" , zehaztu zuen zuzendari artistiko lanetan aritu den Zeberiok.

Hiru egun horietan, Jean Phocas teknikaria lagun izan zutela, Lauliku lapsepoli, Mendian gora, Basoilarra, Musu bat, Ilunikarak, Beti da orain, Zalapartak, Shenandoah, Latin Soul, troika eta Thula-baba abestiak grabatu zituzten Gonzalo Tejada kontrabaxista, Mikel Andueza saxojolea, Juantxo Zeberio piano-jolea eta Hasier Oleaga bateriarekin. Tolosaldeko musikariek aukeratutako kanta gehienak Imanol, Mikel Laboa, Benito Lertxundi eta beste euskal abeslari ezagunen errepertoriotik hartu dituzte, baina badira Estonia, EEBB eta Hego Afrikako erritmoak ere. Umama 2 lagunen arteko ekimena izan da. "Jazzera moldatu daitezkeen abesti guztiak zorro batean gordetzen joan nintzen eta handitu zenean, diskoan pentsatzen hasi nintzen", jakinarazi zuen Zeberiok.

lagun arteko proiektua Momentu horretan, 40 lagunek osatzen duten Tolosako Hodeiertz abesbatzako zuzendaria den Enrique Azurzarekin jarri zen harremanetan eta bien artean aurrera jarraitzea erabaki zuten. Hori dela eta, Bonberenea Gaztetxean biltzen hasi ziren abeslari eta musikariak entseatzeko helburuarekin. "Lagun arteko giro aparta sortu zen eta asko disfrutatu genuen denbora horretan, gogoratu zuen Azurzak." "Guretzat plazer handia izan da berriz ere horrelako musikarien ondoan egotea abesbatzaren zorroztasunetik atera eta jazzean sartzea ahalbidetu digulako", gehitu zuen.

Etorkizunera begira, Zeberiok abestien zorroa "handitzen" jarraitzeko asmoa azaldu zuen nahiz eta erregistroak eta erritmoak aldatzeko aukera ere mahaigaineratu zuen."Atea beti egongo da irekia, oraindik ez dugu helburu zehatzik baina nork daki, agian Umama 3 grabatuko dugu", argitu zuen ildo honetan.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
MIRARTECultura
BBK Live
The Police será el plato fuerte de hoy en el festival que se celebra en Bilbao
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Destacados
LA FRASE
Urriko bigarren asteburuan grabatu zuen musikariek diskoa Elkarrek Donostian dituen estudioetan
Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |