
Joseba Apaolaza, Ainhoa Aierbe, Asier Hormaza, Xabier Agirre eta Julia Marin, atzo.argazkia: iker azurmendi
Donostia. Ikusten ez dena ikusten dena bezain garrantzitsua da askotan; ez dagoena, dagoenaren bezain premiazkoa. Hori da, hain zuzen ere, Hor al zaude? antzezlanak adierazi nahi duena. "Ikusten al nauzu?; Elkar ezagutzen al dugu, benetan?; Zure ardura al da nire zoriontasuna?; Non daude joan zirenak?; Hor al daude?; Ikusten al gaituzte?" bezalako galderei erantzunak proposatzen saiatzen da obra, Joseba Apaolaza aktore urretxuarrak zuzendu duen estreinako lana.
Zuzendaritzari dagokionez, lana "erronka" izan dela adierazi zuen, eta erditzera doan emakume baten egoerarekin alderatu zuen momentu honetan bizitzen ari dena. "Uzkurdurak dauzkagu egun hauetan, eta erditze garaian epidurala hartu beharko dugula uste dut", esan zuen.
Javier Daultek sortutako testu batean oinarrituta dago eta Julia Marini egokitu zaio euskarara ekartzea. Kanpingags taldeak ekoiztu du eta hiru pertsonaiek osatu dute aktoreen zerrenda: etxebizitza berri batera heltzen den bikotea eta ikusezina. Neskarena Ainhoa Aierbek egiten du eta mutilarena, aldiz, Asier Hormaza eta Aitor Gabilondok, txandaka.
Obra hilaren 27an estreinatuko dute Donostian eta 30era arte izango da gozagarri Antzoki Zaharrean. 27 eta 28an Hormazak parte hartuko du eta, 29 eta 30ean, aldiz, Gabilondok.
ikusezina Apaolazak berak Hor al zaude? antzezlana "Javier Daulte ezagutarazteko eta taularatzeko ahalegin xumea" dela esan zuen atzo Donostian egindako aurkezpenean. Bere aburuz, "azken urteetako dramaturgo interesgarriena da". "Antzerkiak duen ekintza ludikoarekin konpromisoa duen sortzaile bat da", gaineratu zuen. Ez zuen, ordea, sinopsiaren inguruan gauza gehiegirik argitu, bikote batek etxe berri batean bizi dituen tirabiren inguruko istorioa kontatzen duela azaldu zuen, eta baita bertan ikusezina den beste pertsonaia bat dagoela ere. An-tzezlana, "maitasuna eta komunikazioa kinka larrian dauden egun hauetan, metafora existentzial" moduan definitu zuen.
Pertsonaia ikusezinak obra guztia deskontextualizatzen duela adierazi zuen eta xede hori lor-tzeko, Dault magiaz baliatzen dela azaldu. Hala, Txan Magoak eskaini dien laguntza eskertu zuen, eta baita Pascal Gaignek sortutako musika ere. Asier Hormazak an-tzezlanak "komedia, misterio eta magia ederki uztartzen" dituela adierazi zuen. Ainhoa Aierbek, ordea, "gozoki" gisa deskribatu zuen obra eta, normalean horrelakoetan lan egiteko aukerarik ez dagoela adierazi zuen.
euskalkiak Julia Marinek testuaren "erakargarritasuna" azpimarratu nahi izan zuen. Bere iritziz, "ausentzia presentzia bezain garrantzitsua" da, eta pozik azaldu zen, euskarak gaur egun bizi duen egoeragatik.
"Orain arte erronka naturala izatea zen eta orain, aldiz, hizkuntzarekin jolas egiteko momentua iritsi da", adierazi zuen. Hala, obra Bilbon kokatzen denez, euskara batuan egitea "kontraesana" litzatekeela esan zuen. Euskalkiak erabili dituzte, eta baita gaztelania tartekatu ere.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902