Diario de Noticias de Gipuzkoa

Cultura      Ocio      Cartelera      Televisión      Pdf

Proposamena

enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

Eman behar dizut dena

gaur ezetza izan dena

baietz izan dadin bihar.

EtA txaloak. Lasaitu ederra hartu nuen bukatu nuenean. Duela hainbat urtetik buruan nerabilen eta azken astean guztiz bereganatu ninduen asmo bat erditu berri nuen. Erditze gehienak bezala, gogorra baina ederra.

Gogorra, kontzentrazio maila handia eskatzen duen moldea delako, eta jendearen erreakzioaren beldur nin-tzelako. Ederra, jendeak nire beldurra uxatu zuelako, eta eragina izan zuelako. Indiferentzia da gure etsai handienetako bat, eta kartzelako lanean osatu nuen 16 puntuko habanerak inor gutxi utzi zuen indiferente; gehienen eskemak puskatu zituen. Entzuleek elkarri begiratzen zioten, "ze kristotan dabil hau?" elkarri galdetuz. Epaileek lapitza estutu eta kaskoak jantzi zituzten. Jendearen zurrumurrua sumatzea ikaragarria izan zen. Bai batzuen bai besteen jarrera txalotu beharrean nago, espero baino hobeto erantzun baitzuten.

gongora eta quevedo Forma eta edukia. Horra bertsoaren ardatzaren aldameneko bi saski. Moldearen eta bertsolariaren arabera bertsoaren balantza batera edo bestera makur-tzen da. Igandean formak edukia menderatu zuen. Badu molde honek horretarako arriskua, zaila baita; baina horrek ez du esan nahi molde horrekin kantatzen den aldiro hala gertatuko denik. Oraindik ere behar adina esperimentatu gabeko bidea da eta baliteke lehen pausoak trakets antzean eman izana eduki aldetik; baina uste dut landuz gero beste moldeetan bezain aske jardun gaitezkeela. Edo askeago batzutan. Askatasun desberdina da dezimarena: bertsotan egin daitezkeen gauza batzuk ezin dira egin, baina egin daitezke bertsotan egin ezin diren gauzak.

Muturreko haustura egin nuen, eta txapelketaren bozgorailua erabili. Egia da zailtasun teknikoan oinarritu nuela habanera hura, baina uste dut hain lotuak ez diren (baina egitura antzerakoa darabilten) doinuak sortuz gero gauza berriak esateko modua izango genukeela bertsolariok. Nik habanera hautatu nuen, moldea ez, baina doinua ezaguna izan zedin. Baditut dezimak ere sortuak, eta poliki-poliki horietan esperimentatzeko garaia ere iritsiko da. Jendeak estimatu zuela uste dut, ausardia behintzat. Esperimentu asko egin litezke oraindik bertsolaritzan, edukiz eta formaz. Proposamen bat gehiago besterik ez da nirea.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
DEPORTES
NECATI
Es el segundo ariete extranjero al que más le está costando marcar un tanto
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Destacados
LA FRASE
Kartzelako lanean osatu nuen 16 puntuko habanerak inor gutxi utzi zuen indiferente; eskemak puskatu zituen
Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Hosting |
Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |