Diario de Noticias de Gipuzkoa

Cultura      Ocio      Cartelera      Televisión      Pdf

Su Ta Gar taldeak azken bi urteotako kontzertuak jaso ditu 'Une Iraunkorrak' DVD berrian

eibartarrek azken bi hamarkadetakoabesti ezagunenak kanta berrienekin nahasi dituzte

Xabier Bastida eta Aitor Gorosabel atzo Donostian egin zuten aurkezpenean.argazkia: iker azurmendi

enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

donostia. Su Ta Gar talde eibartarrak Une iraunkorrak (Jo Ta Ke) bere azken proiektua aurkeztu zuen atzo Donostian. DVD batean azken bi urte hauetan bizi izan dituzten "urrezko" momentu "magikoak" bildu dituzte, hori guztia taldearen eta publikoaren biho-tzean betiko gordetzeko asmoarekin. Izenburua hitz joko bat dela adierazi zuten musikariek, "une bat inoiz ezin delako iraunkor egin, baina kasu honetan, DVD honen bidez posible izango delako".

Oholtza gainera igo zirenetik ia 20 urte igaro ondoren, jendearen harrera ona nabaritzen jarraitzen dutela jakinarazi zuten atzo Aitor Gorosabel abeslariak eta Xabier Bastida gitarrajoleak. Hori eskertu nahian, bi ordu luze irauten dituen lana kaleratu berri dute jendeak erakutsi dien "konplizitateari erantzuteko helburuarekin".

DVDak azken hamabi hilabeteotan Bilbo, Iruñea eta Eibarren eskainitako hiru kontzertutako irudiak biltzen ditu eta baita Jainko Hilen Uhartean azken diskoa grabatzen aritu ziren estudioko irudiak ere. Guztira bi hamarkada hauetan sortutako 16 kanta grabatu dituzte, Jo Ta ke, Mari, Haika mutil eta Itxaropena bezalakoak eta azken diskoko berriagoak, Jainko Hilen Uhartean , esate baterako.

Gainera, momentu hunkigarriak deituriko tarte bat ere zabaldu dute eta baita azken 24 hilabeteotan eman dituzten kontzertuen zerrenda ere. Irudiak euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez ikusteko aukera dago.

"Su Ta Gar eta publikoa dira lan honetako protagonistak, jarrai-tzaileei ere tarte luzeak eskaini dizkiegulako", azaldu zuen Gorosabelek. Ildo horretan, beren emankizunetako hainbat irudi sartu dituzte DVDan baina, gainera, taldearen "barruko prozesua" ezagutzeko parada eskaini diete jarraitzaileei. "Gales, Ingalaterra, Katalunia eta Valentziara egindako bidaien eta azken lanaren grabaketako irudiak ikus daitezke eta baita gu hainbeste hunkitu gaituzten hamaika saio ere", adierazi zuen Xabier Bastidak.

Bi musikariak "pozik" azaldu ziren lortutako emaitzarekin nahiz eta horretarako lan handia egin behar izan duten onartu. "Asko zaindu ditugu bai irudia eta baita soinua ere, produktu ona egin nahi genuelako. Kontzertuetara etorri direnek gauzak gogoratzea nahi genuen eta izan ez direnek, aldiz, imaginatzeko aukera izatea", argitu zuen Gorosabelek.

lan bikoitza Su Ta Gar taldeko kideek lan bikoitza izan dute azken proiektuan. Izan ere, DVD hau antolatzeaz gain, ekoizketaren arduradunak ere izan dira prozesu honetan: taldekideek iaz sortu zuten Jo Ta Ke izeneko diskoetxean, abestiak egiteaz gain ekoiztu eta saldu behar izaten baitituzte geroztik.

"Lan gogorragoa egin behar dugu orain, baina prozesu osoa gure esku dago, gauza onetarako eta txarretarako", zehaztu zuen abeslariak. "Hori dela eta, publikoaren laudorioak zuretzat dira, baina baita kexak ere", gehitu zuen. Hala eta guztiz ere, emandako aurrerapausoarekin "gustura" daudela aurreratu zuten eta ez direla inondik ere damutzen. >e.a.s

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
MIRARTEHumorista
BERTO ROMERO
"En tiempos de crisis, la gente apuesta por refugiarse en la risa y el teatro"
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Destacados
LA FRASE
Azken diskoaren grabaketako eta hiru zuzenekoren irudiak nahasi dituzte musikariek proiektuan
Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Hosting |
Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en San Sebastian | Hoteles en Bilbao |