Diario de Noticias de Gipuzkoa

Donostia      Bidasoa-Txingudi      Oarsoaldea      Buruntzaldea      Tolosaldea      Goierri      Urola Garaia      Urola Erdia      Urola Kosta      Debagoiena      Debabarrena      Al día

Urola Txirrindulari Eskolak DVD batetan bildu ditu bere lehen 25 urteak

Lagun Onak eta Peña Elorzataldeek atera dute

Santi Lazkanok sortu zuen taldea 1982. urtean herrian zaletasuna sustatzeko asmoz

Urola Txirrindulari Eskolak izan zuen lehenbiziko taldea, 1982 urtekoa.argazkia: utzitakoa

Kristina Fernández enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

Azpeitia. Urola Txirrindulari Eskolak zilarrezko ezteiak egin ditu eta urteurren berezia ospatzeko, Azpeitiko Lagun Onakek eta Azkoitiko Peña Elorza taldeak azken 25 urte hauetako historia biltzen duen DVD bat argitaratu berri dute. Eskolako kideei doan banatuko diete lana eta, gainerakoek, Azpeitiko Aitzaki eta Beni bizikleta dendetan 10 euroren truke erosteko aukera izango dute.

Lana argazki eta irudiz osatuta dago, 40 minutu inguruko iraupena du eta hiru ataletan banatuta dago: 1982tik 2007ra bitartean elkarteak izan dituen talde eta txirrindulari gazte guztiak, antolatutako lasterketa guztiak eta, azkenik, taldeko txirrindulariek irabazitako lasterketa guztiak. Horrez gain, Ane Aranburuk egindako eta eskolako kontuak biltzen dituen liburuxka bat ere aurkeztu dute DVDan. Besteak beste, eskolaren sorrera, bitxikeriak eta taldeak jarraitu duen filosofia ezagutu daitezke.

"Santi Lazkano txirrindulari azpeitiarrak kirola utzi zuen eta eskola sortzea bururatu zitzaion, herrian txirrindularitza susta-tzeko. Hasierako urteak oso onak izan ziren, haur asko genituen, gero, ordea, gutxitzen joan ziren. Hala ere, oso gustura aritu gara beti eta txirrindulari onak atera dira bertatik", gogoratu zuen Lagun Onak Txirrindulari Elkarteko lehendakari den Heriberto Sanchezek.

Orain 25 urte Azpeitian kokatzen zen eskualde guztiko haurren heziketa baina, 1995etik aurrera, Azkoitiko Peña Elorzaren esku egon da eskola. "Hamabi urte badira Peña Elorzak eskola bere gain hartu zuela. Urtean zehar 30 mutil inguru ibiltzen dira lasterketetan eta oso pozik gaude orain arte egindako lanarekin. Ea norbait txirrindulari ona irteten den...", adierazi zuen Antton Oñederra Azkoitiko taldeko lehendakariak.

25 urte hauetan zehar 300 ikasle inguru izan ditu Urola Txirrindulari Eskolak eta bost kirolari profesional irten dira: Joseba Azkune, Andoni Aranaga, Joseba Albizu, Jokin Ormaetxea eta Mireia Epelde. "Txirrindulari bizitzako urterik ederrenak eskolakoak direla esaten dut nik beti. Denbora pasatzen denean konturatzen zara bertako kideek egiten duten lanarekin eta ikasten duzun guztiarekin; talde lana, lagunekin ondo konpontzea, diziplina... asko erakutsi izan didate bertan", azaldu zuen Euskaltel taldeko txirrindulari den Andoni Aranagak

Mireia Epelde gaztea eskolak eman duen emakume txirrindulari bakarra da eta, bere esanetan, eskolak egindako lana garran-tzizkoa izan da bere bizitzan. "Peña Elorzan bizikletaz gozatzen erakutsi zidaten niri, emaitzari begiratu gabe, ez zuen axola lasterketa amaitzen zenuen edo ez, ahal izandako dena emanez gero nahikoa izaten zen", esan zuen.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
MIRARTECultura
TÍTERES
El Centro Internacional del Títere de Tolosa prevé abrir sus puertas en 2009
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Destacados
LA FRASE
Azpeitiko Beni eta Aitzaki bizikleta dendetan eros daiteke lana hamar euroren truke
Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |