|

Mikel Elizalde loreak biltegira eramateko prestatzen.
h AMABOST urte pasa dira Altzako Akular baserrian abereak alde batera utzi eta loreak zaintzeari ekin ziotenetik. Lehen, baratza eta behiak ziren bertako protagonistak. Orain, berriz, loreak dira eguneroko lanaren arrazoia. Erraboila landatu, landarea egoki hazi eta komertzializatzeko unea iritsi arte, prozesu luze horren arduradun dira Elizalde anai-arrebak eta bere lankideak.
"Lehen baratza eta abeltzaintza lantzen genituen, baina behi gutxi genituen eta horrekin aurrera ateratzea zaila zen. Horregatik, lorezaintza irtenbide ona zela erabaki genuen eta 1992. urtetik horretan ari gara lanean", esan du Mikel Elizaldek, Akular Loreak negutegiko jabeak.
Arrebak eta berak zuzentzen dute lana eta familiako kideen artean loreak zaintzeko ardura banatzen dute. "Ahizpak ingenieritza ikasketak egin zituen eta, ondoren, baserrian gurekin lan egitea erabaki zuen", gogoratu du Elizaldek.
Altzakoak dira Elizaldetarrak eta bertan bizi dira oraindik ere. Urteak dira lanbide honetan hasi zirela eta gutxinaka hazten joan direla gogoratu du Elizaldek.
Baserri honetan lirioak, gerberak eta eukalipto apaingarriak lantzen dituzte: "Konpetentzia handia dago alor honetan eta, beraz, ditugun landareak ondo zaintzea eta produkturik onena eskaintzea izan behar da gure helburua". Holandatik iristen dira askotan loreak gure loredendetara: "Lehen zailagoa zen hain urrutitik iristea, baina orain egun berean dituzu hemen. Lehia handia dago eta, horregatik, produktu freskoena zurea dela frogatu behar duzu".
Ikusgarria da Akular baserriko negutegian sartu eta kolore desberdinez osatutako lore lerroak ikustea: "Gerbera da gehien lan-tzen duguna. Negutegi honek 2.400 m2 ditu eta, horietatik, 1.800 m2 lore hauekin bete ditugu. Askotan ondo mantentzea zaila da eta hilabete inguru itxaron behar da moztu ahal izateko. Gainera, eskulan handia duen landarea da, denbora asko igarotzen baitugu hostoak eta abar garbitzen. Hala ere, jendeak oso gustuko ditu eta oso ondo saltzen dira".
koloreak
Etengabeko lana
Hasiera batean arazoak izan zituzten Akular Loreakeko kideek gerbera aurrera atera ahal izateko: "2 edo 3 urtetan irtenbide gabe ibili ginen, orain, aldiz, oso ondo gabiltza". Gauzak horrela, duela hamar urte biltegia sortzea erabaki zuten. "Baserrian loreak landu egiten ditugu, baina ez saldu. Astean hirutan, astelehen, asteazken eta ostiraletan moztu egiten ditugu. Ondoren, kaxetan sartu eta gure biltegira bidaltzen ditugu, Lora etxera. Eta handik dendetara banatzen dira. Bezeroak ere bertara gerturatzen dira enkarguak eskatzera".
"Euskal Herrian bada oraindik ere loreak oparitzeko ohitura", uste du lorezainak. Santu Guztien Eguna aipatu du Elizaldek: "Kanposantuetara joateko usadioa galdu dela dio jendeak. Guk oraindik ez dugu nabaritu eta salmentak ez dira jaitsi". Amaren egunean ere lore gehiago saltzen direla esan du lorezainak.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Hosting |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |