|

Hernani. Gabonak gertu dira eta eguberrietako giroa somatzen da Hernaniko kaleetan dagoeneko. Igandean, San Tomas egun aurreratua ospatu bazuten Plaza Berrian, datozen egunetan ere izango da zer ikusi eta ospatua.
Horrela, ostiralean, San Tomas eguna, txistorra jana egingo dute Goiz Eguzki bilgune sozialaren egoitzan 11.00etatik aurrera.
Egun berean, haurrentzako an-tzerkia izango da ikusgai Atsegindegi plazan. 17.00etan hasita, Amama Pantxikaren altxor ezkutua eskainiko du Ane Monna, Oskola eta Karramarroi antzerki taldeak.
Haurrentzako antolatu dituzten ekitaldiekin jarraituz, zinea iragarri dute larunbaterako eta iganderako Biterin. Hain zuzen ere, larunbatean Winkyren zaldia filma botako dute. Igandean, aldiz, Bee movie filma emango dute. Bi egunetarako, saio bikoitzak prestatu dituzte. Lehen emanaldia 16.30ean hasiko da eta 18.30ean bigarrena.
Larunbatean, Gabonetako kon-tzertua izango da 19.30ean hasita Milagrosa kaperan Ozenki abesba-tza eta Hernaniko musika bandaren eskutik.
Igandean, aldiz, Hernaniko txistulari bandak kontzertua emango du Milagrosa kaperan. Hitzordua, 13.00etan jarri dute.
Bestalde, urtero legez, Kantuz abesbatzak Gabon gaueko kale buelta egingo du hilaren 23an. Milagrosa kaperatik abiatuko dira 18.30ean.
Abenduaren 24an kantari atera nahi duenak ere izango du nahikoa aukera. 15.00etan Gudarien plazatik Olentzero irtengo da baserriz baserri itzulia egitera. 17.30ean, Parrokiako abesbatzaren txanda izango da. Apaizetxeatik abiatuko dira kalez kale kantari aritzeko. Azkenik, musika bandak Gabon Gaueko erronda egingo du. Hitzordua, 20.00etan Gudarien plazan jarri dute.
Gabonetako programazio bereziarekin amaitzeko. Hilaren 29an Gabonetako kontzertua izango da Kantuz abesbatzaren eskuik. Urteko azken egunerako, aldiz, urte zahareko erronda antolatu du Hernaniko Ohitura Zaharrak abesbatzak. Eta 2008 urtea alaitasunez hasteko, Incansables txaranga aterako da kaleak girotzera 01.30ean. >A.I.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Hosting |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |