
Buruztanka
IK gozatu nuen. Bestondo itzelaz joan nintzen baina G puntuak asebete ninduen. Bi muturreko iritziak aditu ditut, eskastxua izan zela batzuek eta sekulakoa bertzeek, gehientsuenak ordea, azken emaitzarekin harrituta. Harrituta bai baina haserre ez. Horren seinale buruz burukorako Aitor Mendiluze eta Beñat Gaztelumendiren izenak mikrofonotik erran zirelarik entzun ziren txaloak. Eta puntuazioei erreparatzea bertzerik ez da, denak hortxe, gertu-gertu zirela ohartzeko. Mendiluze goitik eta Zubeldia behetik izan ezik, bertze bertsolari denak hamasei punturen barrenean ziren. Are gehiago, Gaztelumendi, Martin, Maia, Irazu eta Sarriegi hamar punturen barrenean. Horietako edonor izan zitekeen Mendiluzeren bikote, baina Añorgako gaztea pasa zen, eta ni kontent.< Denak kontent.
n
Zeinen lasai, zeinen libre, zeinen xalo kantatu zuen Beñatek. G puntua Gaztelumendi puntua bihurtu zela erran zuen Jon Martinek. Arrazoia. Eta oiartzuarrak kartzelan egin zuena, puntazoa. Habanera dezimetan. Niretzat, zerbait diferentea egiteagatik, sorpresa ematen ausartzeagatik bakarrik, bikaina. Eta bikainak Mendiluzeren puntuen erantzunak, hor atera zuen koxka. Maia kar-tzelera arte izugarri gustatu zitzaidan, kar-tzelan ez nion ulertu zergatik egiten zuen zalantza bere maiteak finalera joan ala ez. Irazu ttikian ikusi nuen ongien eta Sarriegik serio abestu zuen, gustuko dut. Agirre ez nuen aspaldi aditu eta gozatu nuen berekin. Eta Zubeldia? Ez da dudarik entzuleengana iritsi zela, erraz. Kartzelako gaian klasikoegi aritu ote zen... baina klasikotasuna pekatua al da bada? Txapeldunari ikusi nion nik "tatxa" bat, kartzelako hiru bertso erogarrietako batean emakumea ez zuen toki onean utzi. Baina tira, saioa aditu ez zenutenok nekez jarraituko duzuenez diodana, utz dezadan hemen. Ilunbekoa ederra izan zen. Beti oroituko naiz G puntua aurkitu nuen egunaz.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Hosting |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |