Diario de Noticias de Gipuzkoa

Cultura      Ocio      Cartelera      Comunicación      Televisión      Pdf

Hego Euskal Herrian euskaraz sortutako lehen obra antzeztuko dute Donostian

ostegun eta ostiralean 'actto para la noche buena' eskainiko du doke taldeak victoria eugenian

Pagoaga, Etxebeste, Rekalde eta Velez de Mendizabal.argazkia: i.azurmendi

enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

Donostia. Doke Antzerkia taldeak Actto para la Noche Buena antzezlana taularatuko du ostegun eta ostiralean Donostiako Victoria Eugenia antzokian. Arrasateko Pedro Ignacio de Barrutiak (Aramaio, 1682-Arrasate, 1759) 1720. urtean idatzi zuen testuan oinarritutako antzezlana da Itziar Rekaldek gidatu duen hau eta orain arte Hego Euskal Herrian ezagutzen den euskarazko lehen an-tzerki lana da, nahiz eta egileek "eguneraketa lanak" egin dituzten. "Idazleak XVIII. mendeko arrasatearrei zuzendutako lana da, baina eguneratu egin dugu eta edozein lekutan ulertu ahal izango da", adierazi zuen hasierako testua moldatu duen Jose mari Velez de Mendizabalek atzo Donostian egindako aurkezpenean.

Lan handia egin behar izan dute ekoizleek antzezlanari egungo ikuspegia emateko eta ildo horretan Jose, Maria eta Jesus XXI.mendeko arrasatearrekin nahasi dituzte fartsa erara antolatutako an-tzezlanean. Honen adibide bezala, deabrua Mariarekin maitemin-tzen dela aurreratu zuen Rekaldek. "Hori ezinezkoa izango litzateke XVIII. mendean, baina guk umorea erabili eta egin egin dugu", argitu zuen zuzendariak. "Erakutsi nahi nuen garai hartako obra batek gaurkotasuna duela eta uste dut lortu egin dugula", gehitu zuen. Lanean, gainera, Sabin Salaberri musikagileak ere hartu du parte testuari erritmoa emanez.

Hala eta guztiz ere, Rekaldek hasieran "beldur pixka bat" ere sentitu zuela onartu zuen, eskuartean bertsoz idatzitako testu erlijioso bat zeukalako eta erronka handia zelako beretzako.

talde lana Doke taldea osatzen duten adin ezberdinetako 15 aktoreek hartu dute parte duela hamabi hilabete hasi zen proiektuan eta kide guztiak emaitzarekin "pozik" daudela adierazi zuen Maria Asun Pagoaga aktoreak. "Iruñea, Markina, Agurain, Aramaio eta beste hamaika plazetan izan gara orain arte eta harrera oso ona eduki dugu leku guztietan", esan zuen.

Ondorioz, 2006 urtean izandako emaitza onak ikusita, aurtengo Gabonetan ere antzezlanarekin jarraitzea erabaki dute antzerki taldekoek eta Donostian ikuskizuna eskaintzea "harro" egoteko gauza dela esan zuten.

Oraingoz, Gabonetan bakarrik eskainiko dituzte ikuskizunak, baina antzerkira joatea ez da aukera bakarra izango. Izan ere, Euskal telebistak antzezlan osoa grabatu du telebistan hedatzeko asmoarekin. >e.a.s

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
MIRARTECultura
TÍTERES
El Centro Internacional del Títere de Tolosa prevé abrir sus puertas en 2009
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Destacados
LA FRASE
Pedro Ignacio de Barruti arrasatearrak idatzi zuen antzerkiaren testua 1720. urtean
Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |