
Txotxongillo taldeak Tolosan eskaini zuen ikuskizun bat.argazkia: m. s.
Donostia. Txotxongillo Taldeko Enkarni Genua eta Manolo Gomezek33+3 urte Kontu Kontari (Erein) liburua kaleratu berri dute beren saioak ikusi dituzten umeek azken hiru hamarkadetan luzatu dizkieten galderei erantzuteko asmoarekin. "Zenbat aldiz galdetu digute ea zergatik bizi den Txanogorritxoren amona mendian? Altxor bat aurkitzeko urruti joan behar den edota katu guztiak gaiztoak al diren?", azaldu zuen Enkarni Genuak atzo lagunartean egin zen aurkezpenean.
Txikienen zalantza hauekin guztiekin amaitzeko helburuarekin 91 orrialdeko liburu koloreduna plazaratu dute bi artistek. Lanean, gainera, Jose Ignazio Ansorena (Mirri), Txema Vitoria (Txiribiton), Aizpea Goenaga, Xabier Egaña, Mariasun Landa, Mari Karmen Garmendia, Imanol Urbieta eta beste hamahiru lagunen kolaborazioa eduki dute. "Bakoitzari galdera bat edo bi egin genizkion eta bakoitzak nahi zuen bezala erantzun zigun", zehaztu zuen Genuak.
"Lan honi esker ohartu gara zenbat adiskide zoragarri dauzkagun inguruan eta zenbat lagundu gaituzten urte guztietan hauetan", esan zuen emakumeak bere senarra eta bien izenean. Izan ere, Genuak azaldu zuenez, ideia aurreratu zieten kide guztien laguntza jaso dute 33+3 urte Kontu Kontari proiektua aurrera ateratzeko.
Bi egileek adierazi zutenez, familia guztiari, irakurtzen hasi berriak diren txikiei eta haurtzaroan Txotxongillo Taldearen ikuskizunetan izan ziren gazteei zuzenduta dago liburua, azken hauek "urte hauetan sortutako Ipurtargi, Azken eta Putz, Aupi eta Puaf, Osaba Joxe eta Erreka Mari berriz ere ikusteko parada edukiko dutelako". >e.a.s
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Hosting |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |