
Buruztanka
skailerako hamabortzgarren mailan topatu dut gaur ere. Beti bezala. Oraindik ez dut asmatu zeinek itzaltzen duen zigarroa egunero-egunero gure eskailerako hamabortzgarren mailan. Ez dut erraza asmatzen, izan ere Isabel, pareko bizilaguna, orain agurtzen ez nauena auskalo zergatik, eta nire azpiko senar-emaztea baino ez ditut ezagutzen. Eta beraiek ez dira erretzaileak. Carmen eta Luis dira nire azpikoak, bikote jatorra, etxepeko jatorrenak.
e
Nire etxean lanek iraun duten bi urte luzetan dozena bat aldiz sartuko zitzaien ura sabaitik, argizulo zahar hauek zenbat buruko min eman didaten! Bada aldi horietatik, bakar batean ere ez didate garrasirik egin. Ez haserrerik, ez ozpindutako aurpegirik, ez begirada gaiztorik, ez muturje beltzik. Patxadaz hartu dute dena, patxadaz hartu naute ni eta nire santa sekulako obrak.
Zigarrokinaren jabea pertsona misteriotsua bihurtu da niretzat. Egiazki, bizilagun denak dira misterioa niretzat, Isabel, Carmen eta Luis bertzerik ez baititut ezagutzen. Beno, Maria Luisa ere ezagutzen dut, nik bera bai, berak ni ordea, haizeak nondik jotzen dion. Bilobarekin dagoelarik sinpatika hutsa da, irrifarra alderik-alde agurtzen nau beti. Atzo bertan umea gurditxoan sartzen ari zela gurutzatu nuen ezkaratzean, diosala gozoa egin zidan. Ttikia lepoari helduta ez duen egunetan berriz: "zaunk! zaunk!". Ez dakit nor den erretzaile misteriotsua, misteriotsua eta zikin xamarra, dena erran behar bada.
Eta ez dakit zergatik zanpatzen duen beti, beti, beti zigarroa eskaileretako maila ber-berean. Ez da zigarroa hiltzeko toki txarrena halere. Etxera sartu eta bere bikotekidearen izterrean itzaltzea baino hobeki. Gaur ere bati baino gehiagori gertatuko zitzaion hori. Hamabortzgarren mailatik bertze 109 egin ditut. Ailegatu naiz bortzgarren pisura, azkenera, etxera. Barrenera sartu eta atea itxi dut.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Hosting |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en San Sebastian |
Hoteles en Bilbao |