Diario de Noticias de Gipuzkoa

Cultura      Cartelera      Comunicación      Televisión      Pdf

Azoka umoretsu bizitzeko gonbitea zabaldu du Gerediaga Elkarteak

iragan urtean baino194 nobedade gehiago izango dira aurten durangon

'Maiatz' aldizkariak jasoko du Argizaiola Saria eta Eva Forest, Salvador Solaegire eta Jesus Atxa omenduko dituzte

Iragan urteko edizioko irudi bat.argazkia: ruben plaza

Sandra atutxa enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

durango. Dena prest dago. Abenduaren 5ean Durangon 42. Liburu eta Disko Azokak bere ateak zabalduko ditu. "Urte asko dira, benetan. Gauza asko hobetu dira eta bidea luzea izan da. Lana gogor egiten da urtean zehar Azoka errealitate bihurtzeko. Baina merezi du, gure kultura kanpora zabaltzea lortu dugu eta", adierazi zuten antolatzaileek atzo Durangon bertan egindako aurkezpenean.

Gerediaga Elkarteak azoka umoretsu bisitatzeko gonbitea luzatu zuen. "Umorea behar dugu. Egunkaria zabaldu edo telebista pizten dugunean berri guztiak negar egitekoak direla ohartzen gara. Umore pixka bat jarri behar diogu gure bizitzari. Beharrezkoa dugu eta Azoka toki aproposa da horretarako", azaldu zuen Azokako zuzendari Jon Irazabalek. Izan ere, aurtengo gai nagusia umorea izango baita. Besteak beste, abenduaren 5ean 19.00etan izango den sarrera ekitaldian Vaya semanita telebista saioko aurkezle den Andoni Agirregomezkortak parte hartuko du.

Umorea baztertu gabe, 554 liburu eta disko berri ezagutzeko tartea izango da aurten. 2006. urteko edizioarekin alderatuz gero, 194 nobedade gehiago izango dira gozagarri. Azokan izango diren 161 argitaletxe, elkarte, diskoetxe eta erakundeak 317 stand etan banatuko dira eta horietako 14 teknologia berrien guneek beteko dituzte. Gainera, azpimarratzekoa da 19 partaide lehenengo aldiz izango direla Durangon.

Agintari asko izan ziren Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokaren aurkezpenean atzo, Nerea Mujika Gerediaga Elkarteko presidentea eta Jon Irazabal Azokako zuzendariarekin batera: Jon Iñaki Zarraga, Bizkaiko Foru Aldundiko Kulturako zuzendari nagusia; Gurutz Larrañaga, Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuordea; Juan Jose Ziarrusta, Durangoko alkatea; Gorka Martinez, BBK Fundaziotik eta Begoña Larrañaga; Eroski Fundazioko ordezkaria.

omenaldiak Eva Forest, Salvador Solaegire eta Jesus Atxa izango dira aurtengo omenduak eta abenduaren 7an egingo zaie gorazarre, 19.15etik aurrera. "Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azoka izango zena prestatzeko lehen pausuak ematen lagundu zuen Atxak. 1965.ean egin zen lehenengoz eta beste leku batzuetan ere, Durangoko Azokaren harira, kultur aste eta egun berezietan antolatzen ziren liburu eta disko azoken antolatzaile ere izan zen", esan zuen Jon Irazabalek, Jesus Atxaren lanari buruz.

Egitarauan, bestalde, estreinaldi bi eta azken emanaldi bat azpimarratu zituzten. Alde batetik, Oroimenaren lupa Paia anai-arrebek eta Unai Elorriagak prestatu duten bertso musikatuen ikuskizun berria izango da. Horrez gain, Sommer jaunaren istorioa an-tzezlana ere Durangon estreinatuko du Txalo Produkzioak. Zazpiak Batman Kolektiboak Laster Master: inkomunikazio ikastaro azkarra hitzaldi umoretsua azkenengoz Azokan egingo du eta, musikari dagokionez, Euskal Greatest Hits Gaua kontzertua nabarmendu dute Gerediaga Elkarteko kideek.

aRGIZAIOLA Durango Argizaiola saria Maiatz aldizkariari emango diotela argitu zuten atzoko agerraldian. 25 urte bete ditu eta 1982. urtean lehen zenbakiarekin Azokara etorri zirenetik, urtero-urtero izan da Durangon argitalpenaren azken alea ezagutzeko aukera. Horrez gain, Ipar Euskal Herrian euskararentzat eta literaturzaleentzat egindako ekarpenak ere goraipatu nahi dituzte Gerediaga Elkartekoek. Iparraldeak, gainera, protagonismo berezia izango du aurtengo Azokan, Euskal Kultur Erakundearekin batera, Ipar Euskal Herriko argitaletxe eta diskoetxe gehiago gerturatuko direlako.

georgia Nazioarteko literatura sustatzeko asmoz, Georgiako idazleak gonbidatu dituzte aurten Azokara. Ekimen hau Ertoba, euskal georgiar taldea eta Euskal Idazleen Elkartearen laguntzaz eraman dute aurrera. Georgiako literaturgintzan haur eta gazte literatura da nagusi eta aipatzekoa da Georgiako Hezkuntza Ministerioak gazteei zuzendutako liburugintza sustatzeko lehiaketak ere antolatu izan dituela. Hala, horietako batean garaile izan den Litera argitaletxeko ordezkariak izango dira aurten Durangoko Azokan. Gonbidatuak, David Turashvili, Nugzar Tsikaluri eta Tamar Ebralidze idazleak dira.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
REAL SOCIEDAD
Polémica con Jesuli
Badiola prueba el consentimiento de Jesuli a la grabación con otro registro
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Destacados
LA FRASE
Aurten 554 liburu eta disko berri ezagutzeko aukera izango da eta 161 argitaletxek hartuko dute parte
Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Hosting |
Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |