
Liburuaren azala.argazkia: n.g.
DONOSTIA.Jendea , Mundua eta Ni . Horiek dira Jose Luis Otamendik (Azpeitia, 1959) idatzitako Erlojuen mekanika (Susa) poema liburuan gehien errepikatzen diren hiru hitzak. Ordenadorearen bilatzaileak aurkitu omen ditu, baina egilearen esanetan bere azken lanaren "laburpen erradikala" osatzen dute.
Lau ataletan banatu du liburua: lehenengoan hitza da protagonista. Otamendiren esanetan, "hitza emana zaigun funtsezko ondarea da". "Errepublika bat eratzeko gogoa adierazi nahi izan dut, jendea elkar ulertzeko eremu libre eta zabal bat", gaineratu zuen egileak atzo Donostian egindako aurkezpenean. Bigarren partean, aldiz, eguneroko gauzek hartzen dute indarra. Intimoagoak dira azaltzen diren kontuak, "gertutik esan eta entzutekoak". "Jendeari arreta jartzen diot eta nire herriaren ispiluan begiratzen diot neure buruari", argitu zuen.
Hirugarrenean parodia tonua da nagusi, eta karikatura tankerako hainbat poema eskaintzen dizkio Otamendik irakurleari. Azken kapituluan Euskal Herriaz mintzo da, eta bertan azaltzen diren poemak "politikoak" izan daitezkeela azaldu zuen.
erabakiak Argi azaldu zuen azpeitiarrak zergatik bildu dituen bere azken olerkiak Erlojuen mekanika izenburupean: "Erlojuaren mekanikarekin denbora jendearen neurrira ekartzeko ahalegina adierazi nahi izan dut, nire egunerokotasuna zertan datzan azaldu, eta poesiaz baliatuta egunak era askotako erlojuek neurtzen dizkigutela adierazi".
Otamendiren aburuz, erlojuak "tramankulu sozialak dira". Hala, funtsean "denbora neurtzeko beharra erabaki politiko bat" dela iruditzen zaio. "Azken batean, erloju bat konbentzio sozial bat den heinean, erabaki kolektibo bati erantzuten dio baina, aldi berean, ezin dugu etsi erlojuen mekanika aldatzen saiatu gabe", azaldu zuen. "Borroka egitea ezinbestekoa dugu, nahiz eta, agian, planteamendutan askotan erratu eta horrek maite ez ditugun ondoriak ekarri", gaineratu zuen.
Bere iritziz, "inmobilismoa da azkena poeta batentzat".
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Hosting |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |