Diario de Noticias de Gipuzkoa

Donostia      Bidasoa-Txingudi      Oarsoaldea      Buruntzaldea      Tolosaldea      Goierri      Urola Garaia      Urola Erdia      Urola Kosta      Debagoiena      Debabarrena      Al día

Bergarako musika eskolako ikasleak kalera irtengo dira Santa Zezilia egunean

Astelehenetik hasi eta abendura bitartean ekitaldi ugari aurrera eramango dituzte

enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

bergara. Bergarako musika eskolak ekintza ugariri aurre egingo die datozen egunetan. Era honetan, azaroaren 22an Santa Zezilia eguna ospatzeko, gazte banda eta hizkuntza musikaleko ikasleek eskolatik herriko plazararte dagoen ibilbidea kalejira batekin alaituko dute, 17.30etik aurrera. Ondoren, txikienek egun berezi honetarako prestatutako abestia aurkeztuko dute hainbat instrumenturen laguntzarekin. Bertara hurbilduko diren guztiek, gainera, txokolatea dastatzeko aukera ere izango dute.

Bestalde, datorren astean Mizpirualde egoitzan aste kulturala egingo dutela eta, trikitixa, soka eta saxofoi taldeek eta tronpa boskoteak bertan egingo dituzten ekitaldietan parte hartuko dute. Hilaren 24an, aldiz, Antzuolako Antiguako elizan herri horretako abesbatzarekin kontzertu bat eskainiko dute, 20.00etan.

Abenduan ere ez zaizkie hitzorduak faltako. Horrela, 14an Bergarako Orfeoiko zenbait talderekin, musika eskolako abesbatzak en-tzungai izango dira Mariaren Lagundiko elizan. >a.d.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
SOCIEDADNavidad
OPARIAK
Erregeek ekarritako jostailuekin gozatu dute haurrek
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Hosting |
Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en San Sebastian | Hoteles en Bilbao |