|

Hainbat herritar joan den urteko Soraluzeko Gaztañerre azokan.Foto: j.l.
Soraluze. Soraluzetarrek, Debemen landa garapen elkarteak herriko Udalaren laguntzarekin antola-tzen duen XII. Gaztañerre Azoka egingo dute bihar jai giroan. Mingain urdinaren gaitza dela eta, abelgorri ganadua, ahuntzak eta ardiak botako dira faltan.
Edonola ere, herriko sei artisauk eta zazpi baserrik parte hartuko dute barazki, fruta, ogi eta bestelako produktuekin Erregetxeko azoka gunean.
Azken horien artean Lezarri, Arritxa, Arizaga, Obe, Aldasoro eta Goenetxetxo baserrietako ordezkariak eta David Elizburu (eztiarekin) egongo dira.
Baserrietako produktuen kategoriako hiru posturik onenek Antxon Fresnedo, Tere Guenetxea eta Arrate Lizarralde Soraluzeko artisauek egindako opariak eta 150, 90 eta 60 euroko sariak eskuratuko dituzte.
Bestalde, Xabier Zabalaren hegaztiak; Argarateburu baserriko indioilarrak; Boskoitxi eta Ipiñarrieta baserrietako pottokak; Iriarte Gain eta Barrenetxeko zaldiak eta Etxeberriko poniak ikusteko aukera izango da Soraluzeko azokan, 9.00etatik 14.30era, hain zuzen ere.
Era berean, Soraluzeko baserrietan bizi diren aitona-amona nagusienak (84 urteko Txurruka baserriko Felix Azipiri eta 89 urteko Iriarte Gain baserriko Pruficación Murua) omenduko dituzte 13.00etan.
Honetaz gain, aurtengo edizioan hainbat urtetan egunero Soraluzeko merkatu plazara saltzera joaten diren Elena Agirregomezkorta, Josefa Ansola eta Martina Ansolarentzat aipamen berezia egongo da.
Adibidez, Ansola ahizpak 47 urte daramatzate Soraluzeko azokara jaisten euren produktuak saltzeko.
Bestelako ekintzak Soraluzeko Pil-Pilean elkarteak eta Galtzagorri jai batzordeak mota askotariko ekitaldiak antolatu dituzte Gaztañerre azokaren jai egunerako.
Frontoian egingo dituzten haurrentzako baserritarren jolasak izan ezik (11.00etan hasiko dira) ekintza guztiak Beheko plazan kokatuko karpan egingo dituzte.
Hasteko, babak prestatzeko lehiaketa izango da 10.00etik aurrera. Zortzi bikoteren partaidetzarekin.
Era berean, Ernesto Ezpeleta Bihurri aizkolariaren erakustaldia izango da 12.30etik aurrera eta bi ordu beranduago, berriz, herri babajana.
Bazkari horretara joateko azken txartelak Iratxo gozodendan eta Gila, Gazteetxe eta Arrano tabernetan eros daitezke, 10 eurotan.
Bestalde, Soraluzeko Xero Xiette taldearekin erromeria egongo da 18.30etik aurrera Beheko plazan.
Azkenik, Pil-Pilean elkarteko lagunek beste erromeria bat antolatu dute gauerdirako, baina ekitaldi hori konfirmatu gabe zegoen atzo.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Hosting |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en San Sebastian |
Hoteles en Bilbao |