
Liburuaren azala.argazkia: n.g.
donostia. Lutxo Egiak (Santander, 1969) Zubigilea izeneko bere azken liburua argitaratu berri du Susa argitaletxearen eskutik. Joseba Jaka V. Literatur Bekako saria jaso ondoren ekin zion eleberria idazteari eta atzo, Donostian egin zuen aurkezpenean, lanaren nondik norakoak azaldu zituen. "Hasieran modu lineal batean idatziko nuela pentsatu nuen arren, azkenean liburuan bi istorio eta bi denbora ezberdin nahasten dira", azaldu zuen.
Gorka Arrese editoreak esandakoaren arabera, "gaurko, etorkizuneko eta iraganeko istorioa da". Hala, egileak urte gutxi barru zeharo berrituko duten Deustuko Zorrotzaurre auzunea hartu du liburuaren ardatz gisa. Bertan itzelezko operazio urbanistikoa egingo dute eta, dagoeneko, Manhattan txikia deitzen diote. Enzo Padovano izeneko arkitekto ospetsuari egokituko zaio proiektua diseinatzea eta horren inguruan sortutako istorio eta pertsonaiak nahasten ditu Egiak, iraganeko Dimitri eta Sasarekin. Edorta Jimenez idazlearen aburuz, istorio "sotila" da Egiak sortu duena. "Liburu bakoitzak bere irakurleak behar ditu, eta Zubigilea irakurtzen dutenek inteligentzia behar dute", gaineratu zuen Mundakako idazleak.
Arkitektura, beraz, liburuko gai nagusienetakoa da, badaude futbolari keinuak eta baita gaur eguneko eraikuntza sistemari egindakoak ere. Ildo honetan, Egiak bi gogoeta berezi egin nahi izan dituela adierazi zuen, "zubia eta hiriarena". "Zubiek hurbiltzeko eta urruntzeko balio dute, komunikaziorako eta baita espekulaziorako ere", azaldu zuen. "Gerra Zibilean Bilboko errepublikarrek hiriko zubiak hautsi zituzten faxisten sarrera galeratzeko", aipatu zuen adibide gisa. >t.s.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Hosting |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en San Sebastian |
Hoteles en Bilbao |