
Lapurrek eragindako kalteak ikus daitezkeen puntuetako bat.argazkia: g. estrada
donostia. Milagros Jauregik telefonoa eskutan hartu zuen joan den larunbat eguerdian. Begoña Urretabizkaia ilobari deitu nahi zion, Zaldibiko Estanko tabernara. Tonua eman bai, baina inorrek ez zion har-tzen beste aldean. "Deitu eta deitu eta ezer ez", amore eman zuen. Etxetik jaitsi eta oinez joan zen bere senitartekoenera: "Orduan jakin nuen zergatik ez zidaten erantzuten, lapurreta egon zela esan zidatenean".
Adineko emakume honek bezala, zaldibitar gehienek beste konturik ez zeukaten atzo: herenegun jazotako 2.000 metro telefono kableren lapurreta. Ordutik telefonorik gabe daude herriko 700 familia eta, beraz, 1.500 bat biztanle. "Atzo ere (larunbata) bizilagunak istorio horrekin genbiltzan. Honek bazeukala konexioa, hark ezetz... Herri txikia da eta zer nahi duzu?", azaldu zuen Begoña Urretabizkaiak, Estanko tabernako barraren atzealdetik.
Izan ere, izeba-ilobak adierazi zutenez, etxe guztietan ez dute somatu telefono falta. "Kale honetan bai, baina beste etxe batzutan ez dute arazorik izan", jakinarazi zuen Jauregik. Orain dela aste batzuk ere beste lapurreta bat izan zen Zaldibian, baina orduan ez omen zuten herrigunean kalterik somatu. Larunbatean, berriz, egunerokotasunean horrelako gertakariek sortzen dituzten eragozpenak ezagutu zituzten bizilagun gehienek.
"Ni Donostian bizi naiz eta hemengo anaiari deika aritu nintzen larunbat goizean. Tonua emanda ere ez zidan inorrek hartzen eta gaizki pentsatzen hasita nengoen... Herrira iritsi arte ez nintzen lasaitu", kontatu zuen Milagros Jauregik. Horretaz gain, ostalaritza lanetan ere oztopo ugari sortzen dituzte horrelako gertakariek. "Tabakoa amaitzen zaigunean ezin dugu gehiago eskatu, adibidez", azaldu zuen Jauregik.
"Baina gaur egun ez du hainbesteko kalterik eragiten", ihardetsi zuen adineko herritar batek, "sakeleko telefonoei esker". 80 urteko agure honek lapurrentzat "esku gogorragoa" eskatu zuen.
Arrese jatetxean, hain justu, aberiaren erantzuleak atxilotu zituztela zioten gizon batzuk. "Baina astebete beharko omen dute arazoa konpontzen", esan zuen Zelestino Arresek, jatetxeko arduradunak. Beste batek, berriz, bi egun nahiko izango zirela aipatzen zuen, "Aian egin duten bezala". "Jangelarako erreserbak egiteko garaian beti eragiten du zerbait telefonorik ez edukitzeak. Gainontzean, edariak eta eskatzeko garaian sakeleko telefonoa erabiliko dugu", aipatu zuen Arresek.
Zaldibitarrek eguneroko bizitzari eusten jarraitu zuten atzo. Bihar izango dira komeriak, inguruko enpresek ateak zabaltzen dituztenean. Konpondu bitartean zain egon beharko dute. "Ez daukagu ezer egiterik eta itxaron egin behar...", azpimarratu zuen Zelestinok.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Hosting |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |