Diario de Noticias de Gipuzkoa

Colaboración

Euskadiko Liburutegien Legea

por Gerardo Luzuriaga enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

l
IBURUTEGI legea aurkeztuko da aurki Eusko Legebiltzarrak onartu dezan, Euskal Erkidegoan liburutegiek 1990tik izan duten araudia (Euskal Kultur Ondareari buruzko 7/1990 Legea) garatzeko. Lege honek Euskadiko Liburutegi Sistema nekez planifikatu, antolatu eta sortuko du, alde positibo asko eduki arren. Alde horiek legea indarrean jarri orduko goraipatzeko denbora edukiko dugunez, oraingoz, Liburutegi Sistemaren gabezia batzuek azpimarratzeari ekingo diogu, beti liburutegien legea hobetzeko asmoz.

Duela 17 urte sortu zen Euskadiko Liburutegi Sistema, eta sistema honetatik at zeuden foru aldundietako liburutegi publikoak eta erkidegoko administrazioaren mende ez zeuden liburutegi espezializatuak, -Gasteizko Antso Jakituna, La Floridako Foru Liburutegia, Bizkaiko Foru Liburutegia, Euskaltzaindiaren Azkue Biblioteka, Koldo Mitxelena, Eusko Ikaskuntzarena, besteak beste- beren borondatez eta hitzarmenez sartzeko aukera zuten, orain aurkeztuko den Liburutegi Legeak egiten duen bezala. Eta denok dakigu zer nolako sistema liburutegi izan dugun urte hauetan.

Liburutegi publiko guztiek osatu beharko lukete Liburutegi Sistema, hauek kanpoan uztea fundamentu gabeko sistema eratzea dela iruditzen baitzaigu.

Honen harira, Euskadiko Irakurketa Publikoko sarea udal liburutegiek baino ez dute osatuko, gainontzeko liburutegi publikoak hitzarmenen bitartez Euskadiko Irakurketaren sarean parte ahal izateko aukera ematen bada ere. Liburutegi publiko guztiek osatzen ez duten Irakurketa Publikoko Sarea eratuko da.

Liburutegien eremuan ez da nahikoa hemen ditugun berezitasunak eta beharrak kontutan hartuko dituen arautegi egokia edukitzea -eta kasu honetan hori ere ez dago bermatuta- legean agertzen diren aurrerapausoak praktikan jar daitezen. Eremu honetan interes asko eta oso desberdinak daude, liburutegi batzuek eredu propioen alde egiten duten bitartean, beste batzuek Espainiako eredu bibliografikoei jarraitzen baitiete.

Ezbairik gabe, lege honek nekez lortuko du eredu propioa ezartzea Araban, Gipuzkoan eta Bizkaian, alde batetik, hemengo liburutegi garrantzitsuenak Euskadiko Liburutegi Sistematik kanpo jarraitzen dutelako, eta bestetik, orain arte egon ez den aldaketarik ez badago behintzat, Espainian indarrean dagoen ereduari jarraituko diotelako.

Eskarmentua badaukagu, Euskal Kultur Ondareari buruzko 7/1990 Legean Euskadiko Liburutegi Sistema sortu zen arren, ezinezkoa egin baitzaigu legean agertzen ziren aurrerapausoak praktikara eramatea. Eta 17 urte pasatu dira.

Nabarmendu nahi dugu egindako proposamen eta iradokizun guztiak EAEko lurralde-eremuari begira eta planteamendu teknikoetan oinarrituta izan direla. Baina, euskal kulturari buruz dihardugunez, gainontzeko euskal lurraldeekiko lotura ekonomiko, sozial eta kulturalak kontuan hartuta, eta batez ere hizkuntza bera edukita, ezinbestekoa da arlo honetako proiektuak elkarrekin egiteko aukerak kontuan edukitzea. Eta harrigarria da, zinez, aipatutako 7/1990 legearen 8.artikuluan jarritakoa orain egiten ari den legean ez jasotzea: "Jaurlaritzak, euskal kultur ondarea aldezteko, babesteko eta suztatzeko langungarrietarako, Naparroako Foru-Elkartearekin lankidetza-ituneak egin eta harremanak izateari bultz egingo dio" (sic).

Oraintxe Eusko Legebiltzarrean aurkeztutako Lege honek kultura, ekonomia, gizarte eta hizkuntza arloan alde komunak dauzkaten lurraldeen artean lankidetzan oinarritutako tresnak eta proiektuak egiteko aukerak bermatu beharko ditu, irizpide teknikoak kontuan izanik profesionalek elkarrekin behar lituzketen baliabideak sor ditzaten.

* Albret Mintegia

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
SOCIEDADNavidad
OPARIAK
Erregeek ekarritako jostailuekin gozatu dute haurrek
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Hosting |
Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en San Sebastian | Hoteles en Bilbao |