
Aitor Mendiluze, Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako saio batean.Foto: n.g.
donostia. Gipuzkoako Bertsolari Txapelketak 86 egun izango ditu eta jada heldu da bere ekuatorera. Edo hobe esanda, heldu zen. Gaurkoa, 44. eguna baitu. Ez nolanahikoa gainera. Final laurdenetako -lau jokatu dira- azken saioa hartuko du gaur Tolosako Usabal kiroldegiak 17.00etatik aurrera.
Gipuzkoako Bertsolari txapelketarekin harreman handia du Tolosak: 1964 eta 1967ko edizioetako finalak bertan jokatu ziren. Lazkao-Txiki eta Txomin Garmendiak irten ziren garaile orduko haietan.
Gaur, berriz, Aitor Mendiluze, Jon Maia, Nahikari Gabilondo, Ibai Esoain, Iñaki Apalategi eta Beñat Gaztelumendi izango dira final laurdenetako protagonistak.
Mendiluze eta Maia, eskarmentu handiko bertsolariak biak, estrainekoz ariko dira txapelketan. Oholtza primeran dominatzen dute eta badakite finalak jokatzea zer den. Duela lau urte, adibidez, Maialen Lujanbiok irabazi zuen txapelketan, finalistak izan ziren.
Mendiluzek, orain hamabi urte, Donostiako Gaska polikiroldegian txapela jantzi zuen. Aurtengo finalaren egoitza, Illunbe zezen-plaza, Manuel Lasartek txapela jarri zion polikiroldegitik txango batera dago. Ez du hutsik egin nahiko andoaindarrak. Jon Maia ere bertsolari jan-tzia da. Duen esperientziagatik, ez dira gutxi finalean ikusten dutenak.
Bi beteranoez gain, Nahikari Gabilondok ere kantatuko du Tolosan. Zarauztarra Elgetan jokaturiko sailkapen faseko saioan garaile irten zen. Gaur ere bere hondar apurra eman nahiko du ahalik eta urrunen heltzeko. Egitasmo bera izango du Ibai Esoain oriotarrak, Errenteriako saioan garaile irten eta final laurdenetarako zuzenean sailkatu ondoren. Iñaki Apalategi beasaindarra Iker Zubeldiaren atzetik sailkatu zen Zumarragako sailkapen faseko saioan. Sei bertsolarietan gazteenak ere, Beñat Gaztelumendik (22 urte), bigarren egin zuen Orion jokatu zen txapelketako lehen saioan.
Bertsolari bat baino gehiago erne egongo da gaur azken puntuaketak jakinarazten dituzten unean. Izan ere, Eskoriatza, Oiartzun eta Ordiziako finalaurrekoetako txartelak jokoan baitaude.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Hosting |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en San Sebastian |
Hoteles en Bilbao |