|

Haur bat eszena batean.
ibarra. Eneko Aritza Kultur Taldeko kideek bukatutzat eman dute dagoeneko Sua filmaren grabaketa eta beren web orrian zintzilikatu dituzte grabaketa horietan ateratako zenbait argazki. Irudiak ikusi nahi dituenak www.enekoaritzarenlagunak.net web orria bisita dezake.
Argazkiak Euskal Herriko zenbait lekutan hartutakoak dira; hala nola, Gaztelu, Segura, Gorriti, Berastegi, Orreaga, Lizartza edota Ibarrako Izaskun auzoena. Hainbat eta hainbat eszena errodatu dituzte. Akelarrea, txerriarekin apustua edota erreketak ikus daitezke bertan.
Sua luzemetraian, zehazki, 1609. urtean Lapurdin gertatutako historia kontatzen da. Pierre de Lancre inkisidorearen etorrera aitzakiatzat hartuta, bertako jauntxoen jokaera eta herritarren erantzuna azaltzen da. Denbora honetan grabatutako eszenetan Ibarra eta Euskal Herriko beste hainbat herritako ehunka boluntariok parte hartu dute extra moduan, musu-truk.
Eneko Aritzaren Lagunak kultur elkartea 2002. urteko abenduan sortu zen, Urruñan (Iparraldean). Algorta eta Ibarra inguruko hainbat gazte laburmetraia xume bat egiteko elkartu ziren. Hasiera batean, lagunen artean ondo pasa-tzeko eta beste egun batean berriro elkartzeko helburua besterik ez zuten. "Egia esan, gutako inork ez zuen ezagutzen mundu hau, eta gure eskuetan bideokamera zahar bat bakarrik genuen", azaldu dute taldeko kideek.
Lehenik laburmetraia grabatu zuen, Orreagako gudan oinarritua, eta Eneko Aritza izena hartu zuena. Euskal Herriko pasarte ezberdinetan oinarriturik dago istorioa. Proiektu hura amaitutzat eman zuten eta filmaz gain DVD batean bildu dituzte toma faltsuak, egileekin elkarrizketak eta hiru historialarirekin egindako elkarrizketak. Interesa duenak DVD hori eskuratzeko harremanetan jarri beharko du taldeko kideekin kaixo@enekoaritzarenlagunak.net helbidera idatziz edota 652 715 800 (Unai) telefono zenbakira deituz. DVDak zortzi euro balio ditu.
Taldeko kideak orain estudioko lanetan hasiko dira Sua filma osa-tzeko grabatu dituzten eszena guztiak biltzeko eta hauei jarraipena emateko. Laster izango dugu haien berri. >m.s.s.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Hosting |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en San Sebastian |
Hoteles en Bilbao |