Diario de Noticias de Gipuzkoa

Donostia      Bidasoa-Txingudi      Oarsoaldea      Buruntzaldea      Tolosaldea      Goierri      Urola Garaia      Urola Erdia      Urola Kosta      Debagoiena      Debabarrena      Al día

Trintxerpeko Karmengo Ama eskolak Euskara Astea ospatuko du ikasleekin

ostiral arratsalderako euskal festa antolatu dute eta gurasoak gonbidatu dituzte

enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

Pasaia. Trintxerpeko Karmengo Ama Eskolak datorren astean haur eta gurasoekin beste urteetan bezala Euskeraren Astea ospatuko du, aurten Ni naiz ni, zu zara zu, baina euskarak elkartzen gaitu lelopean.

Astelehen goizean, Maite Franko ipuin kontalaria Haur Hezkuntzan eta 1. mailan arituko da istorioak azaltzen. Eta arratsaldez ikasle guztiek gelak eta ikastolako txoko guztiak apainduko dituzte jai giroa sortzeko.

Horrela, astearte goizean, Haur Hezkuntzako eta 1. mailako ikasleak herri kiroletan jardungo dira: sokatira, lokotsak, txingak, eta abar... Beste ziklotako ikasleek, berriz, Euskaraz jo eta ke hamargarren literatur eta marrazki lehiaketan parte hartuko dute.

Asteazkenean, Euskal Herria ezagutuz kanpainaren barruan ikasle guztiak inguruko txokoren bat ezagutzera joango dira.

Ostegun goizean, 3. zikloko ikasleak Bidebieta eta Mendiola ikasleekin herri kiroletan jardungo dira Bidebietako kiroldegian. Maite Franco ipuin kontalaria berriro eskolan izango da, oraingoan 2., 3. eta 4. mailakoekin egoteko.

Baina jaiegun nagusia ostirala izango da. 15.15ean Haur Hezkun-tzako patioan Euskal Festa egingo dute: trikitixa, bertsoak (aurten bi bertsolari famatuekin: Uxue Alberdi eta Ander Lizarralde), lehiaketaren sari banaketa, herri kirolak gurasoentzat eta 6.mailako ikasleek prestaturiko merienda ikasle eta gurasoentzat egongo dira.

Eguraldi txarra eginez gero frontoian ospatuko dute festa. Ikastolak guraso guztiak ostiraleko Euskal Festara gonbidatuta daudela gogoratu du. >a.m.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
SOCIEDADNavidad
OPARIAK
Erregeek ekarritako jostailuekin gozatu dute haurrek
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Hosting |
Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en San Sebastian | Hoteles en Bilbao |