Diario de Noticias de Gipuzkoa

Donostia      Bidasoa-Txingudi      Oarsoaldea      Buruntzaldea      Tolosaldea      Goierri      Urola Garaia      Urola Erdia      Urola Kosta      Debagoiena      Debabarrena      Al día

Oiartzungo udalak 200.000 euroko diru laguntza emango du meategietako obretarako

Osoko Bilkurak Aho batez onartu zuen udal turismo empresarako ekarpena

Elizaldeko eta Iturriotzeko Ozentzio kalearen urbanizazio lanak guztiz bukatutzat eman zituen ohiko batzarrak

Arditurri meategien sarrera.Argazkia: Karlos Corbella

Aitziber Muga enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

Oiartzun. Asteazken arratsaldean Oiartzungo udaletxean egindako Osoko Bilkurak aho batez onartu zituen OTASAri (Oiartzungo Turismo Aukerak S.A.) ia 200.000 euroko diru laguntza ematea. Eta bide batez, Gipuzkoako Foru Aldundiari horrenbesteko inbertsioa egitea eskatu zioten Arditurriko meatzeetako galeria zati bat jendeak bisitatu ahal izateko sinatutako hitzarmenean itundu zuten bezala.

Diru honekin Arditurriko 800 metroko erromatar meategi atal bat egokitzeko eta egonkortzeko lanak egingo dituzte. Obra hauek martxoan hasi zituzten eta udara bukaeran prest egotea espero zuten arren, dexente atzeratu direla onartu zuen Udalak.

Horrez gain, Interpretazio Gunea jarriko dute, meategiei eta Aiako Harria Parke Naturalari buruzko informazioa bisitariei eskaintzeko.

Parketxeak bisitariei Aiako Harriko ondasun, kultura eta natura aberastasunak azalduko dizkie eta meatzari iraganak protagonismo berezia izango du.

Garai batean meategietako laborategiak egon ziren eraikinean kokatuko dute Interpretazio Gunea. Horretarako, Eusko Jaurlaritzaren eta Gipuzkoako Aldundiaren finantzazioa lortu zuen Udalak.

Galeria eta Interpretazio Gunea bisitatzen dituenari eskultura batek egingo dio harrera. Bere garaian, Udalak lehiaketa bat egin zuen eta bere irabazlearen obra, Imanol Marrodan Bernaberena, jarriko dute meatze-gunearen sarreran.

Bestalde, asteazkeneko batzarran zenbait obrengatik jarritako bermea itzultzea onartu zuten aho batez. Hala, Mendiburu, Aialde, Donibane eta Doneztebe plazako urbanizazio lanak bukatutzat ematen dira, baita Iturriotz auzoko Ozentzio kaleko urbanizazioa ere. Lan guzti hauek Construcciones Dunboa enpresak egin zituen.

Bestalde, Udalak Ergoienen eta Ugaldetxon bi herribide konpon-tzeko, Manuel Lekuona kalean ludoteka bat egiteko eta Gurutzeko errotonda bukatzeko lanak esleitu dituela adierazi zuten.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
SOCIEDADNavidad
OPARIAK
Erregeek ekarritako jostailuekin gozatu dute haurrek
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Otras noticias
Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Hosting |
Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en San Sebastian | Hoteles en Bilbao |