Diario de Noticias de Gipuzkoa

Gipuzkoa      Euskadi      España/Mundo

Argizaiolen tradizioak bizirik jarraitzen du Amezketako parrokian

ohitura mantentzen duen tenplu bakarrenetakoa da

Hildakoak elizan hobiratzen zituztenez, elizkizunetan herritarrek kandelak pizten dituzte arbasoak omentzeko

Amezketako San Bartolome eliza, atzo, Santu Guztien eguneko elizkizunaren ondoren.argazkia: aitor ganzarain

joseba imaz enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

amezketa. Gaur egun ez da ohizkoa Amezketako elizaren hormek gordetzen duten usadioa ikusi ahal izatea. Izan ere, San Bartolomeren izenean eraikitako tenplua Euskal Herriko bakarrenetakoa da argizaiolen ohitura zaharrari eusten. Meza nagusi guztietan bezala, atzoko Santu Guztien eguna horren lekuko bilakatu zen, kandelak piztuz eduki baitzituzten gogoan herritarrek beren familietan hildako senitartekoak.

"Betidanik ezagutu dut ohitura hau", azaldu zuen ospakizunaren amaieran Maria Karrera adineko emakumeak. Hala zioten galdetutako amezketar guztiek: "gurasoengandik jasotako usadioa" dela. Horregatik, eta erlijio kontuengatik, ez dute albo batera uzten arbasoengandik jasotako sinesmen hori. Garai batean eliza guztietan egiten zena, orain Amezketan bakarrik mantentzen da.

San Bartolome tenpluan ikus daitekeen bezala, garai batean ehorzketak lurzoruko oholen azpian egiten ziren. Amezketan, dagoeneko horrelakorik egiten ez bada ere, oraindik ere hilobi horien lorratzak ikus daitezke. Famili bakoitzak bere sendiko hobiratzeen gainean eserleku pare bat izaten ditu eta, mezara joatean, argizaiola bat pizten du, hildako arbasoak gogoratzeko. Egurrezko objektu horiek zizelkatuta egoten dira gehienetan eta soka moduko kandela bat edukitzen dute inguruan kiribilduta.

aspalditik "Auskalo noizkoa den familiako argizaiola. Ehundik gora urte izango ditu", adierazi zuten Josefa Tolosa eta Juan Amundarain senar-emazteek. Beren esanetan, igandeko meza nagusian eta astelehenetan -hildakoen aldeko elizkizuna egiten dutenez- pizten dituzte argizaiolak. "Bihar, adibidez, arimen eguna da eta hemen izango gara berriro ere", gaineratu zuten.

Atzoko ospakizunean buruan zapia jantzita zeukaten bizpahiru emakumek, garai bateko ohiturari jarraituz. "Lehen, Tolosako azokara joan ondoren elizara joaten zirenek zapia eraman behar izaten zuten buruan", gogoratu zuen Juan Amundarainek.

Dela ohitura zahar horiengatik, dela egun berezia zelako, jende ugari elkartu zen atzo Amezketako elizan. "Kanpoan bizi diren amezketarrekin topatu eta bizilagunekin hizketalditxo bat egiteko egun aproposa da", Amundarainen ustez. Tenplutik atera eta askok ondoan dagoen hilerrira egin zuten bisita.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
VECINOSDonostia
TAXIS
La tarifa nocturna de Donostia divide a clientes y conductores
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Destacados
LA FRASE
Garai batean bezala, atzoko ospakizunean buruan mantelina zeramaten bizpahiru emakume amezketarrek
Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Hosting |
Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |