
DONOSTIA.Zerk bultzatu zintuen gazteei zuzendutako gerrari buruzko istorio bat kontatzera?
Gazteentzako kontakizun bat idazen nengoela, Mungiako herriak an tzeztutako Lauaxetaren bizitza ikusi nuen. Horrek asko hunkitu ninduen, eta gogoeta bat egitera bultzatu ninduen. Ia benetan gerra guztiak berdinak ote diren jakin nahi nuen, ia gerraren azkeneko eguna bakearen lehenengo eguna den, ia gerran nor den biktima eta nor borrero... Horrela planteatu nuen ia nire semeari eta bere adinekoei nola esplikatuko niekeen gerra zer izan zen eta nolako ondorioak utzi dizkion gure gizarteari eta gure kulturari.
Gazteek iragan historikoa ezagutu behar dutela uste duzu, beraz.
Bai, noski. Oso garrantzitsua da, iragana ez dugu, inoiz, guztiz lurperatu behar. Iraganetik ikasi behar dugu eta gogoetarako bidea hartu behar dugu. Iragana ez da betiko joaten, iraganetik ikasi behar dugu berriz gerta daitezkeela aurreko tragediak, eta horrek jarrera zintzo batzuetara eraman behar gaitu.
Kostaldeko herri txikian girotuta egoteak zu lekeitiarra izatearekin harreman zuzena izango du.
Ez da Lekeitioren izena agertzen. Garraitzeta da bertan azaltzen den herriaren izena, eta hori nik Lekeitiori ipinitako beste izen bat da. Bertan jaio eta hazi naiz, eta saria ere nire jaioterriari eskaini nahi diot.
Zure lanbidea dela-eta, haur eta gazteen munduarekin harremanetan zaude egunero, baina, non dago fikzioa idaztearen plazerra?
Nire eguneroko lanak jateko ematen dit, ongi jateko gainera. Baina literaturak nire bihotza elikatzen du, nire irudimena eta nire nortasuna. Niretzat ezinbestekoa da literatura, beti idatzi izan dut, idaztea mundu honetan egoteko modu bat da.
Erosoago sentitzen zara haur eta gazteentzat sortzen?
Helduentzat ere idatzi izan dut; ipuinak eta poesia. Baina idazten dudanaren artean eta nire bizitzaren artean oso lotura estua dago, semea jaio denetik berak eman dizkit idazteko ideiak. Nire liburuak bere hazkuntzarekin batera doaz. Ez da erosoago nagoela, baizik eta momentu honetan hori egiteko gogoa sentitzen dudala.
Beraz, zure literatura lanek ere semearen martxan egingo dute aurrera.
2002 urtetik zortzi liburu inguru idatzi ditut haurrentzat. Ama izango ez banintz, agian poesia edo helduentzat ipuinak idazten jarraituko nuke. Baina nire semeak eta berarekin daukadan harremanak bultzatu naute haur literatura idaztera, gauza natural bat moduan. Haur eta gazte literaturara jauzia aldaketa natural bat izan zen, ez bortxatua, eta bizitzaren faseekin batera etorri zaidana. Asko gustatzen zait haurrentzat idaztea eta horrek asko betetzen nau.
Sariak pozgarriak dira?
Nik liburu hau, beste guztiak lez, nire buruari ahalik eta exijentzia maila altuena eskatuz sortu dut. Gero saria heldu da. Pozgarria da eta esker onekoa sentitzen naiz.
Idazle talde batek Euskadi Literatur Sariak jasotzeari uko egin dio eta manifestu bat idatzi du, desadostasuna adieraziz. Zer iruditzen zaizu?
Beren gogoeta egin dute eta ondorio batzuetara heldu dira. Ia guztiak ezagutzen eta estimatzen ditut, ez maila literarioan soilik, baita maila pertsonalean ere. Baina nik neure aldetik neure gogoeta egin dut eta beste ondorio batera heldu naiz. Beraz, ez diot sariari uko egiten, gogobetez hartzen dut.
Zein ondoriotara heldu zara?
Egia da oinarriak beti direla hobetzeko modukoak eta uste dut, gainera, hobetze prozesuan daudela. Ni, gehienbat, manifestu horretan esaten ziren premisa batzuekin ez nago ados. Euren jarrera errespetatzen dut baina ez dut konpartitzen. Nik ez dut uste Euskadi Saria jasotzearren erdipurdiko intelektualtasun batera goazenik, edo botereari men egiten jartzen garenik. Baina honek ez du esan nahi Eusko Jaurlaritzari amen jesus esaten dion ardi otzan bat naizenik.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Hosting |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en San Sebastian |
Hoteles en Bilbao |