
oihartzun zabala izan du Gerry Adams jaunari KLKrako egindako elkarrizketak. Halakoak ez dira edozein moduz lortu eta lantzen. Zorionez, talde bikaina dugu KLKn. Eskerrik aunitz, lankideok!
Belfastera heltzean, hango errealitateaz ohartarazten duten ehunka seinale aurkitzen ditu bisitariak. Taxiak aireportutik hotelera eraman ninduenean, 20 metrora zegoen mural handi batek adierazi zidan auzo loialistan sartzera nindoala. Hurrengo egunean nirekin lan egin zuen kameraria ere unionista zen jatorriz. Ez dago bakoitzari politikoki zein aldetakoa den galdezka aritu beharrik, hiriaren zein aldetan bizi den galdetzea aski da.
1969. urtean Bombay street-en mutiko katoliko bat hil zutenetik, gerra zibil odoltsu eta gordina bizi izan du Ipar Irlandak. Kale horretan berean barrikadak jarri behar izaten zituzten, beste aldeko erasoetatik babesteko. Denboraren poderioz barrikadak horma bihurtu ziren. Horma zutik dago oraindik, berritu egin dute gainera. Eta bataiatu: bakearen horma.
Shankill road eta Springfield road auzoen arteko burdinazko ateak ere ikustekoak dira. Bi komunitateak bereizi eta zatitzen zituzten atetzarrak gau eta egun itxirik egon ohi ziren lehen. Orain egunez zabalik egoten dira. Gorrotoak elkarbizitzari bidea ireki dio, emeki-emeki, baina etengabe. Burdinazko hesiak urtzen ari dira pixkanaka, bizikidetzaren berotan.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Hosting |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |