
Iritzia
A zkenaldion Ibarretxe Lehendakariaren proposamenak eragindako lekuz kanpoko erreakzioek ez gaituzte inondik inora harritu. Alderantzizkoa esango banu ez nintzateke neure buruarekin zintzo izango. Izen ona kendu nahi izanak, eta, etengabeko manipulazio, gezur eta irainen ur-jauzia luze eta garratza izan da. Aitzitik, inork pentsatzen baldin badu EAJ tamaina horretako heldutasun demokratiko eta polítiko gabeziaren aurrean kikilduko denik, oker dabil. Horrela joka-tzekotan, Alderdi gisa, aspaldi desagertuta geundeke! Zeren, errespetu osoz, tertuliano, esatari eta komunikabide askok aintzat hartu beharko lukete, zeharo kontu ezberdina dela, "publikatutako iritzia", batetik, eta, "iritzi publikoa", bestetik.
Lehendabiziko egiaztapena. Eusko Jaurlaritzak, Ibarretxe Lehendakariaren eskutik, bere gain hartu du dagokion erantzukizuna. Irteerarik gabeko zulo ilun gertatzen zaigun egoera horri konponbide ematen dion ekimena gureganatu du. Herritarrek horrela eskatu eta exijitzen dute. Herritarrak zera nahi du; zeregin politikoak konponbideak eman eta bere eguneroko bizitza erraz dezala. Bizilagunen segurtasuna bermatzeari aurre egiteko neurriak hartzetik kanpo, esku gurutzaturik ez gaitezela gelditu ere eskatzen digute. Betiko noriaren ateetan gaude, eta, beharbada, bete-betean sartuta. Dagoeneko ezagun zaigun betiko zurrunbilo eta dinamikan sartuta gaude, alegia. Artegatasuna, sufrimendua eta etsipena besterik eskaintzen ez duen betiko zurrunbiloa. Euskal herritarrak nekatuta daude, gogaituta eta aspertuta. Baina ez dute etsiko eta ez dute atzera bueltarik onartuko.
EAJ eta Lehendakariak ezta ere. Borondate hutsetik haratago, zinez uste dugu, konponbidea egon badagoela, benetan posible dela eta orain arteko ibilbidea, baldintza etiko eta demokratikoei dagokienez, ez dela alferrikakoa izan. Zoritxarrez, porrot egin duen prozesu batetik irtetzen ari gara. Baina ez da ez kexen garaia. Ikasgaiak ateratzeko sasoia da, aurrera begiratzeko unea. Argi daukagu, ordea, prozesua ETAk hautsi duela. Baina, hala ere, ondorio baikorrak atera genitzazke. Aurrerapausuak eta argiuneak ere existitu baitira. Lehenik, 2005eko maiatzeko Diputatu Kongresuko Deklarazioa bere horretan man-tzentzen da. Gogoan izan, dokumentu horrek zera dioela; ETAk armak uzteko borondate zalantzaezinezkoa erakustekotan, bakea lortze bidean, Gobernu espainola eta ETAren arteko elkarrizketa bideratuko dela. Horri guztiari Zapaterok berak ezarritako printzipio bat ere gehitu beharko genioke; "bakeak prezio politikorik ez du baina politikak asko egin lezake bakearen alde" Eta honen lekuko dira, hain zuzen, orain arte mantendu izan diren hizketaldiak eta hurbilketak, izenpetutakoak zein izenpetu gabeak. Bigarrenik, 2004ko azaroaren Anoetako Adierazpenak ezker abertzale osoaren oniritzia izan zuen, eta, oraindik orain, beren bozeramaileek baliozkotasun betea duela ziurtatzen dute.
Egia da, dena dela, kontzeptu eta praktika zentzuetan, ezker abertzaleak argiago eta kontsekuenteago izan beharko lukeela Mahai bien zatiketa defendatzerakoan: bata, Gobernu espainola eta ETAren artekoa, eta, bestea, bazterketarik gabeko Alderdi Polítiko guztien artekoa. Hirugarrenik Loiolako Elkarrizketak ditugu, non adostasun osoa lortu ez arren, aurrerapausu esanguratsuak irudikatu ziren. Aipatu hiru hastapenok, aintzat hartu beharreko eragile politikoak dira, ahaztu gabe, hortaz gaindiko 2004an Eusko Legebiltzarrak gehiengo osoz onartutako Euskadiko Estatutu Politikoa ere, Diputatuen Kongresuan muturreko galantza jaso zuena.
Bigarren egiaztapena. Ibarretxe Lehendakariaren Proposamenak hitzarmen eta akordio espiritua du. Oinarrizko printzipio bitik abiatzen da. Bata etikoa eta bestea demokratikoa. Lehendabizikoak, bazterketarik gabeko persona guztienganako giza eskubideen defentsan jartzen du arreta. Bigarrena, gero eta mundu eta Europa batu eta elkartu honetan, Euskal Herriak era demokratiko, aske eta zabalean, bere etorkizuna erabakitzeko duen eskubideaz ari-tzen da. Elkarrizketa, negoziazioa, akordioa, euskal herritarren parte hartze erabakigarria, eta, jardun polítikoa geldiarazten duen betorik, indarkeriarik, mehatxurik ezta ekintza biolentorik ez onartzea. Horiexek dira oinarrizko printzipio horiek garatzeko tresnak.
Hirugarren egiaztapena. Lehendakariaren Proposamenak bost epe finko ditu denboran, egutegi zehatzarekin. Prozesuari iragan urriaren 16an eman zitzaion hasiera, Lehendaria beraren eta Zapatero Espainiako presidentearen arteko elkarrizketarekin. Epe honek 2008ko ekainara arte iraungo du. Ekainean egiaztatuko du Eusko Legebiltzarrak buruzagi bien artean akordiorik egon ote den. Gerta ala gerta, ekaineko horretan, 2008ko urriaren 25erako "lotesle ez den konsulta" egiteko deialdia bozkatuko du Ganbarak. Konsulta hori legala, zilegizkoa eta demokratikoa izateaz gain, urriko horretan, euskal gizarteak bere iri-tzia era argi batez emateko aukera izango du. Batetik, ETAri bere indarkeriarekin bukatu eta Gobernu espainolarekin bere behin-behineko amaieraren azken ñabardurak ados ditzala eskatzeko, eta, bestetik, Alderdi Politikoei Euskadirentzat erabakitzeko eskubidea oinarri duen estatus berria negozia eta ados dezaten agintzeko. Jakinik, gainera, zer-nolako indar politiko eta demokratikoa duen gizartearen horrelako sakoneko adierazpen batek. Azkenik, epe negoziatzaile honen ondoren, 2010ean, lortutako akordioa "erreferendum lotesle" bidez berretsiko da.
Ganorazko proposamena da, arduratsua eta hausnarketaz jantzia. Itxaropen eta ilusio bide da. Zenbaitzuk sartu nahi gaituzten infernuko zurrunbilo hortatik irtetzeko proposamena. Oker dabiltzate egitasmo honetan borondate eta inozokeria hutsa ikusten dutenek. Borondatea egon badago, noski. Zintzotasuna eta asmo ona, are gehiago. Baina esku artean dugunaren garrantzia askozaz ere sakonagoa da eta egungo gatazken konponbiderako Europa zein mendebaldeko korronteekin bat dator. Irain, iseka eta ospea kentzeko ahalegin guztiak soberan daude. Nagia eta alferkeria ere soberan daude. Aitzakiek ez dute balio. Politika egiteko garaia da. Alderdi Politikoak beste horrenbeste. Prozesura zaharrak alde batera utzi behar dira. Estatu zentzuarekin jokatu eta herritar guztien parte hartzea giltz den prozedura da oraingoan martxan jarri behar duguna. Konsultan, erreferendumean eta baita prozesuaren ibilbide osoan ere, herritarren partaidetza. Bake eta askatasunaren etorkizuneko berme da, zalantzarik ez izan
* EAJ-PNVren Legebiltzarkidea
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Hosting |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |