
zumaia. Ezustekoa izan zen atzo. Orain arteko saioetatik onentsuena izatea espero zuten ikusleek eta Zumaiako aretoa bete egin zuten ikusleek. 800 pertsona inguru gerturatu ziren Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako laugarren final laurdenarekin gozatzeko eta 60 inguru kalean geratu behar izan zuten, ez baitziren sartzen. Azkenean, baina, saio hotz samarra izan zen.
Aitor Sarriegi izan zen onena eta finalaurrekoetan izango da, 497,5 puntu lortuta. Haren atzetik, Iñigo Manzisidorrek, Mantxik (484,5) bukatu zuen. Gainerako bertsolariei, ordea, 34 puntu baino gehiagoko tartea atera zieten.
Ekaitz Goikoetxea izan zen hirugarren baina 450,5 puntu besterik ez zituen lortu. Puntuari erantzun behar zionean, erdiko ariketetan, poto egin zuen eta hortik aurrera ez zuen asmatu beasaindarrak. Ondoren Joxe Luis Urdangarin sailkatu zen (450) eta Jokin Uranga azpeitiarrak laugarren postuarekin konformatu behar izan zuen, 447 punturekin, saio guztian zehar urduri samar aritu baitzen. Duela bi urte Txapelketa Nagusiko finalaurrekoetan kantatzea lortu ondoren, ezustekoa izan zen atzo Uranga eta Goikoetxea kanpoan geratzea. Azken postuan Bixente Gorostidi geratu zen 446,5 puntu lortuta.
Saioa hotz samar hasi zen eta bertsolariak fin aritu ez baziren ere, une politak utzi zituzten. Kartzelako gaian ohar bat jaso zutela esan zieten, eta bertan nonbaitetik kanporatu behar zituztela zioen. Sarriegi ziklistaren larruan sartu zen eta Mantxi koadrilakoei mintzatu zi-tzaien, eta taldetik ez botatzeko barkamena ere eskatu zien. Zortziko txikian bizitasun handiagoa lortu zuten bertsolariek eta publikoarengana heltzea lortu zuten azkenean.
Final laurden bakarra falta da jada, datorren asteburuan Tolosan jokatuko dutena (Jon Maia eta Aitor Mendiluze igoko dira taula gainera). Bost saioetako garraileak zuzenean pasako dira final laurdenetara eta beste 13 puntuazioaren arabera sailkatuko dira. Matematikak lan-tzen hasi dira jada bertsolariak aukerarik izango duten jakiteko. >a.z.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Hosting |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |