Diario de Noticias de Gipuzkoa

Donostia      Bidasoa-Txingudi      Oarsoaldea      Buruntzaldea      Tolosaldea      Goierri      Urola Garaia      Urola Erdia      Urola Kosta      Debagoiena      Debabarrena      Al día

Zestoak zakarraren gaineko zerga %15 igoko du etxeetan eta %20, berriz, industrian

Erabaki honekin "iazko desoreka murriztu" nahi dela adierazi zuen Alazne Olaizola alkateak

enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

Zestoa. Zestoako Udalak eginiko azken Osoko Bilkuran adostu zutenez, zaborraren tasa %15 igoko da etxeetan 2008 urtean eta industria erabilpenean, berriz, %20 igoko da. "Ez gatoz bat igoera honekin, baina errealistak izanda, beharrezkotzat ikusten dugu iaz izandako diru bilketan izandako desoreka murriztea nahi bada", azaldu zuen Alazne Olaizola alkateak.

Bestalde, urak ere igoera jasango du hurrengo urtean. Honela, etxeetan eta saltokietan %3 igoko da eta industria erabilpenean, aldiz, %7. "Horrez gain, eraikuntza berrien gaineko zerga %5 igoko da. Gure proposamena hasiera batetan %4,75 igotzea zenez, 0,25 hori etxe politikara bideratzea erabaki dugu. Badakigu ez dela asko, baina garrantzitsua iruditzen zaigu partida hori zabaltzea", agertu zuen Olaizolak.

Zestoako alkateak aurreratu zuenez, bestelako zerga guztiak Kon-tsumo Prezioen Indizearen igoera jasango dute: %2,7.

EAJko bozeramailea den Gorka Unanueren esanetan, "erabakia positiboki baloratzen dugu, baina zuloak jarraitu egingo duela uste dugu. Arautegi fiskala guztiz osatuta ez dagoela iruditzen zaigu eta horregatik abstenitu egingo gara botaketan".

Udal Gobernuak, ordea, EAren babesa jaso zuen arautegi fiskalak onartzeko orduan. "Igoera ez da ona inorentzat, baina denon nahia da desoreka hori murrizten joatea eta beharrezkotzat jotzen dugu. Gainera, adostasunera iristeko jarrera eta ahalegina egin dela ikusi dugu eta, horregatik, gure botoa baiezkoa izango da", esan zuen EAko Juana Mari Astigarragak. >k.f.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
SOCIEDADNavidad
OPARIAK
Erregeek ekarritako jostailuekin gozatu dute haurrek
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Hosting |
Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en San Sebastian | Hoteles en Bilbao |