Diario de Noticias de Gipuzkoa

Donostia      Bidasoa-Txingudi      Oarsoaldea      Buruntzaldea      Tolosaldea      Goierri      Urola Garaia      Urola Erdia      Urola Kosta      Debagoiena      Debabarrena      Al día

Konposta programan sartzen diren familiek %15eko deskontua izango dute zaborraren tasan

Ingurugiroa babestuko dituen neurriak adostu ditu Azkoitiko Udalak

2008 urteko arautegi fiskal berria aho batez onartu zuen Udalbatzak ostegunean eginiko bileran

Emakume bat Azkoitiko Plaza Berrian.argazkia: k.f.

Kristina Fernández enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

Azkoitia. Ostegun arratsaldean egindako ezohiko Plenoan, Azkoitiko Udalak 2008 urteko arautegi fiskal berria onartu zuen. Ogasun batzordeko lehendakari den Iosu Bastidak azaldu zuenez, Udalak erabilitako irizpidea Kontsumo Prezioen Indizea (KPI) igotzea izan da eta, kalkuluen arabera, %2,8ko igoera izango da, beraz.

"Hala ere, erabaki bereziak hartu dira aurten, batik bat ingurugiroa babesteko neurriak. Honela, zaborraren tasa KPIari dagokion proportzioan igoko den arren, konposta programan sartzen diren familiek %15eko deskontua izango dute. Bestalde, potentzia handiko autoek igoera progresiboa jasango dute, %2, %3 eta %8 hain zuzen ere", adierazi zuen Bastidak.

Ogasuneko batzordeburuak esan zuenez, potentzia handiko 25 auto daude Azkoitian eta neurri honen arrazoia ez dela diru gehiago biltzea garbi utzi nahi izan zuen: "Osagai kutsagarriak zigortu nahi ditugu".

Urak eta dendariek ere tasa desberdinak izango dituzte 2008an. "Nahiz eta zerga bilketan tasarik garrantzitsuenetakoa izan, ura KPI azpitik igoko da, %1. Bestalde, iaz egin bezala, establezimenduak irekitzeko lizentzietan eta eraikuntza zergetan, herriko dendariek %95eko deskontua izango dute", gaineratu zuen Iosu Bastidak.

aho batez 2008 urteko arautegi fiskala aho batez onartu zuen Azkoitiko Udalbatzak (PPko zinegotzia den Maria Pilar Elias ez zen bilkuran izan). Modu honetan, Miguel P. Reimundez PSE-EEko bozeramaileak, tasak eta zergak KPI gainetik ez igo izana txalotu zuen. Baterako Julen Garatek adierazi zuenez, "emandako negoziaketa prozesua eskertzekoa da, nahiz eta dena ez den lortu".

"Prozesuaren azkenera arte dokumentazio osoa gazteleraz jaso dugula salatu nahi dugu. Bestalde, ingurugiroa babesteko neurriak hartu dira eta aurten baietz esango diogu arautegi fiskalari", esan zuen EAEko Miren Segurolak.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
SOCIEDADNavidad
OPARIAK
Erregeek ekarritako jostailuekin gozatu dute haurrek
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Hosting |
Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en San Sebastian | Hoteles en Bilbao |