Diario de Noticias de Gipuzkoa

Donostia      Bidasoa-Txingudi      Oarsoaldea      Buruntzaldea      Tolosaldea      Goierri      Urola Garaia      Urola Erdia      Urola Kosta      Debagoiena      Debabarrena      Al día

Dorleta Alkorta izan da Bai Euskarari lehiaketako lehen sariaren irabazlea

Azkoitiko gazteak 300 euroko txartela gastatu ahal izango du ziurtagiria duten saltokietan

Eskuinean, Dorleta Alkorta bere sariarekin.argazkia: Azkoitiko Udala

enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

Azkoitia. Azkoitiko Udaleko Euskara sailak Bai Euskarari Ziurtagiaren zozketako lehenengo eta bigarren sarituen izenak jakinarazi ditu. Lehenengo saria Etxe Aitz tabernan banatutako 1.952 zenbakiarentzat izan zen eta Dorleta Alkorta zen txartel horren jabea. Alkortak 300 euroko erosketa txartela jaso du sari bezala eta Bai Euskarari Ziurtagiria duten saltokietan gastatu ahal izango du.

Bigarren saria, berriz, Izaskun Alberdiri egokitu zaio. Alberdik Otarre jatetxean banatutako 1.731 zenbakia zuen eta, horregatik, 200 euroko erosketa txartela jaso du Udalaren eskutik.

Bai Euskarari Ziurtagiriaren lehiaketako hirugarren saria, ordea, ez da agertu oraindik. 3.782 zenbakidun txartela NHO estudioan banatu zen eta irabazleak urriaren 31ra arteko epea du udaletxean aurkezteko. Sariduna azaltzen ez bada ordezko zenbakidunak jasoko du saria, Sarea informatika dendan banatu zen 3.332 zenbakiak.

Zozketarako txartelak bezeroen artean doan banatu zituzten Azkoitiko establezimenduek, urriaren 9an hasi eta 16ra bitartean eta 17an zozketa egin zuen Udalak. "Ekimen honen helburua Bai Euskarari Ziurtagiridunak ezagutzera ematea da, berau eskuratu dutenen sustapena egitea eta euskararen aldeko ahalegina txalotzea. Baita euskaraz bizitzeko euskaldunok ditugun gune euskaldunen aukerak jakinaraztea ere", azaldu zuten Euskara saileko arduradunek. >k.f.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
SOCIEDADNavidad
OPARIAK
Erregeek ekarritako jostailuekin gozatu dute haurrek
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Hosting |
Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en San Sebastian | Hoteles en Bilbao |