Diario de Noticias de Gipuzkoa

Donostia      Bidasoa-Txingudi      Oarsoaldea      Buruntzaldea      Tolosaldea      Goierri      Urola Garaia      Urola Erdia      Urola Kosta      Debagoiena      Debabarrena      Al día

Oiartzunek aisialdi zerbitzurako epea ireki du

Astelehenetik ostegunera 6 eta 12 urte arteko haurrek ekintzak izango dituzte

enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

Oiartzun. Datorren astelehenean irekiko du Oiartzungo Udalak aurten martxan jarriko duen haurrentzako aisialdi zerbitzua. Sei eta hamabi urte bitarteko haurrek astelehenetik ostegunera arratsaldez ekintza desberdinak egiteko aukera izango dute.

Lehen Hezkuntzako 1., 2. eta 3. mailakoak 16.30etik 18.00etara arituko dira jolasean eta 4., 5. eta 6. mailakoen ordutegia, berriz, 18.00etatik 19.30era izango da. Taldeak 25 kidekoak izango dira gehienez eta izena ematen duten lehenengoak parte hartu ahal izango dute.

Izena emateko Gazte Informazio Bulegora (Kontzejuerreka, 6) joan behar da astegunetan 17.30etik 19.30era edo larunbatetan 10.30etik 13.30era. Informazio gehiagorako, telefono zenbakia 943 491105 da.

Bilera Astelehenean bertan, 17.00etan, Elizalde eskolako jangelan bilduko dira Jokaitza enpresako arduradunak (aisialdi zerbitzuaren kudeatzaileak) gurasoekin ekitaldien aurkezpena egiteko eta informazioa eskaintzeko.

Oiartzungo Udalak ikasturte honetan ludoteka zerbitzua martxan ez jartzea erabaki zuen irailean. Azaldu zutenez, sei eta hamabi urte bitarteko haurren jolasentzat Beheko plazan prestatzen hasitako lokalak "ez ditu legezko arauak betetzen".

Udaletxetik aisialdi zerbitzua urte osoan zehar martxan egongo dela adierazi zuten eta ludotekaren ordutegi berbera izango zuela aurreratu arren, azkenean ez da hala izan.

Ludotekaren ordutegia astelehenetik ostiralera 17.00etatik 20.00etara bitartekoa izango zela aurreikusia zegoen. Gainera, ludoteka zerbitzua martxoan edo apirilean hastekoa zen. >a.m.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
SOCIEDADNavidad
OPARIAK
Erregeek ekarritako jostailuekin gozatu dute haurrek
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Hosting |
Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en San Sebastian | Hoteles en Bilbao |