|

zaldibia. Asteburu honetan ekitaldi bereziak izango dira Zaldibian bertako produktuak protagonista direla. Zaldibiako mondejuaren XIII. lehiaketa jokatuko da bihar eta baita Aralarko gaztaren hamargarrena ere. Aurretik, gaur arratsaldean, hitzaldia izango da kultur etxean: Nekazaritza eta abelzaintzak duen garrantzia herri txiki eta mendiko eremuetan . Michel Berhoco Irigoin, Laborantza ganbarako lehendakaria izango da 19.30ean hitzaldia eskainiko duena.
Ardiki Eguna 2007, dianarekin hasiko da 10.30ean, bihar, herriko txistulari, Astiazaran anaiak eta Juan Mari Beltran trikitilariak, Hernaniko musika eskolako albokalari eta dultzainero zein txistularien musikarekin alaituta. Ondoren, abian jarriko da Artisautza erakusketa: ardi gazta edo mondejuak egiten, artillea, linua lantzen, telarra... Ganadu erakusketa ere izango da, ardi eta ahari loteak izango dira, gainera, pottokak eta salmenta azoka ere izango dira.
Bi lehiaketak 12.00etan hasiko dira. Andoni Egaña eta Sebastian Lizaso bertso kantari direla mondejuak dastatu ahal izango dira herriko plazan. 12.30ean, kalean zehar artaldeak pasako dira eta 13.30ean sari banaketa izango da. 14.30ean bazkaria eskainiko dute herriko jatetxe guztiek, menu bera eskainiko dute: mondejua, ardikia saltsan, ardikia erreta piperrekin, gazta, ardoa, kafea, kopa eta purua 20 eurotan. Bertan daude salgai bazkarirako txartelak. 19.30eko kalejirarekin amaituko da Ardiki Eguna. >j.l.e.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Hosting |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en San Sebastian |
Hoteles en Bilbao |